Edukira joan

Herat

Koordenatuak: 34°20′31″N 62°12′11″E / 34.341944°N 62.203056°E / 34.341944; 62.203056
Wikipedia, Entziklopedia askea
UrtarBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 11:45, 15 urtarrila 2022
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Herat
hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Afganistan
Afganistango probintziaHerat probintzia
Afganistango barrutiaHerat District
Geografia
Koordenatuak34°20′31″N 62°12′11″E / 34.341944°N 62.203056°E / 34.341944; 62.203056
Map
Azalera143 km²
Altuera920 m
Demografia
Biztanleria556.205 (2020ko urtarrilaren 1a)
415.882 (1979)
Dentsitatea3.890 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia40
Hiri senidetuakCouncil Bluffs, Sabzevar eta Yazd

Herat[1] (paxtuneraz: هرات‎) Afganistango ipar-mendebaldeko hiri handiena eta Herat probintziako hiriburua da. Hari ibaiaren haranean dago, Irango eta Turkmenistango mugetatik gertu. 2010ean 354.892 biztanle zituen[2].

Herrialdeko hirugarren hiririk handiena da. Biztanleriaren gehiengoa tajik etniakoa da baina badira gutxiengo paxtunak, hazaraak eta uzbekoak. Hizkuntz nagusia persiera da.

Iran, Afganistan eta Turkmenistanen arteko bilgunean dago.

Hona hemen Herateko auzoak:

    • Shahr-e Naw (hirigunea)
    • Welayat (gobernadorearen egoitza)
    • Qol-Ordue (Armadaren basea)
    • Farqa (Armadaren basea)
    • Darwaze Khosh
    • Chaharsu
    • Pul-e Rangine
    • Sufi-abad
    • New-abad
    • Pul-e malaan
    • Thakhte Safar
    • Howz-e-Karbas
    • Baramaan
    • Darwaze-ye Qandahar
    • Darwaze-ye Iraq
    • Darwaze Az Kordestan

Honako parkeak ere baditu:

    • Park-e Taraki
    • Park-e Millat
    • Khane-ye Jihad Park

Eta honako monumentuak:

    Datu klimatikoak (Herāt)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 24.4 27.6 31.0 37.8 39.7 44.6 46.0 42.7 39.3 37.0 30.0 26.5 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9.1 11.9 17.9 24.0 29.6 35.0 36.7 35.1 31.4 25.0 17.8 12.0 23.8
Batez besteko tenperatura (ºC) 2.9 5.5 10.2 16.3 22.1 27.2 29.8 28.0 22.9 16.1 8.8 4.7 16.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -2.9 -0.6 3.8 9.1 13.3 18.2 21.2 19.2 13.2 7.4 1.0 -1.4 8.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −26.7 -20.5 −13.3 -2.3 0.8 9.7 14.7 8.4 1.3 -5.6 −12.8 −22.7 '
Pilatutako prezipitazioa (mm) 51.6 44.8 55.1 29.2 9.8 0.0 0.0 0.0 0.0 1.7 10.9 35.8 238.9
Euri egunak (≥ 1 mm) 6 8 8 7 2 0 0 0 0 1 3 5 40
Elur egunak (≥ 1 mm) 2 2 1 0 0 0 0 0 0 0 0 1 6
Eguzki orduak 149.3 153.5 202.5 235.7 329.6 362.6 378.6 344.8 323.2 274.0 235.0 143.1 3131.9
Hezetasuna (%) 72 69 62 56 45 34 30 30 34 42 55 67 49.7
Iturria: NOAA (1959-1983) [3]

Herat (Aria) Alexandro Handiak konkistatu zuen, eta Ariako Alexandria izena eman zion. Erdi Aroan Khorasango hiri garrantzizkoena izan zen. Mongoliarrek, turkomanoek eta uzbekoek zazpi aldiz suntsitua izan ondoren, aspaldidanik persiarrak eta afganiarrak hartaz jabetzeko borrokatu dira. 1862az gero Afganistanen esku dago.

Zeta, artilea, tapizak eta larruak (astrakana) ekoizten dira bertan. Khwaja Abdullah Ansari Nazioarteko Aireportuak hiria zerbitzatzen du.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]