Celia Cruz
Celia Cruz (Habana, 1925eko urriaren 21a - New Jersey, 2003ko uztailaren 16a) kantari kubatarra izan zen.
Salsa musikaren ordezkari nagusietakoa izan zen 1950eko hamarkadaz geroztik. Habanako klub eta kabaretetan abestu zuen bere karreraren hasieran. 1950ean Sonora Matancera taldean hasi zen, eta La Reina Rumba jarri zioten goitizena. 1959an, Fidel Castrok agintea bereganatu zuenean, Mexikora alde egin zuen, eta Estatu Batuetara 1961ean. Han hasi zen Tito Puente, Willie Colon eta beste zenbait musikarirekin lanean. Gerora mundu osoan ibili da The Fania All Stars taldearekin. Ehun diskotik gora grabatu zituen, horietarik erdiak salsa musikakoak. Bemba colorá du abesti ezagunen eta bere estiloaren adierazgarrienetakoa.
Buruko minbiziak gaixorik hil zen 87 urterekin.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Celia Cruz |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.