Christa McAuliffe
Itxura
Christa McAuliffe | |
---|---|
(1985) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Sharon Christa Corrigan |
Jaiotza | Boston, 1948ko irailaren 2a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Cañaveral lurmuturra, 1986ko urtarrilaren 28a (37 urte) |
Hobiratze lekua | Arlingtongo Hilerri Nazionala |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: Challenger espazio anezkaren istripua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Steven J. McAuliffe (en) (1970 - 1986ko urtarrilaren 28a) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bowie State University (en) Framingham State University (en) Marian High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa estatubatuar ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | astronauta eta irakaslea |
Enplegatzailea(k) | NASA |
Jasotako sariak | |
Astronauta | |
Misioak | STS-51-L (en) |
Misioen entseina(k) | |
Sharon Christa McAuliffe (Corrigan jaioa; Boston, 1948ko irailaren 2a - Cañaveral lurmuturra, 1986ko urtarrilaren 28a) espazioan bidaiatzeko hautatutako lehen herritar zibila izan zen. Espazioan bidaia egiteko eskaria egin zuten 11.000 irakasle baino gehiagoren artean hautatu zuen National Aeronautics and Space Administration (NASA) erakundeak.
Bidaiaren berri hiru dokumentutan ematea pentsatu zuen: hautatu zuten egunetik aurrera idatzitako eguneroko batean, hegaldia bitarteko egunerokoan, eta hegaldiaren ondorengo burutapenen bidez. Challenger espazio-ontzia 1986ko urtarrilaren 28an hegaldatu zen, baina aireratu eta berehala lehertu zen. Istripuan Christa McAulilffe ez ezik, eskifaiako gainerako sei kideak ere hil ziren.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Christa McAuliffe |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.