Crossfit
Itxura
Crossfit | |
---|---|
Datuak | |
Mota | negozioa eta denbora-pasa |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 2000 |
Sorlekua | Santa Cruz |
webgune ofiziala |
CrossFit erregistratutako [1] marka bat da, CrossFit Inc.-en jabetzakoa. Entrenamendu-metodo bat izendatzen du, askotariko ariketatan eta barradun pisuan oinarritua, intentsitate handiko mugimendu funtzionalekin.
Entrenamendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]CrossFit edo "WOD" (work of the day) entrenamenduek 60 minutu irauten dute gutxi gorabehera, eta honela egituratzen dira:
- Beroketa: Lesio posibleak sahiesteko aldez aurretik beroketa egiten da.
- Teknika/Indarra "A": Entrenamenduaren zati honetan, indarra eta potentzia garatzen diren ariketa ezberdinen teknika lantzen da. Gainera, ariketaren eta errepikapen kopuruaren arabera norberak egin dezakeen pisurik handiena bilatzen da.
- "B" zatia: Entrenamenduaren unerik biziena da. "A" zatiarekin alderatuta pisua jaisten da, arnasteko gaitasun handia bilatuz.