Acantharea
Itxura
Acantharea | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Goierreinua | Eukaryota |
Filuma | Radiolaria |
Klasea | Acantharia Haeckel, 1881
|
Acantharea Actinopodaren azpiklasea da, eta beraz protista zelulabakarrak. Bizitza planktonikoa eramaten duten itsas izakiak dira. Euren ezaugarrietako bat zitoplasma bitan banatzen duen mintza bat edukitzea da. Euren eskeletoa ez da silizezkoa, erradiolarioena bezala, baizik eta zelestinazkoa (estrontzio sulfatoa). Eskeletoa esklusiboki 20 arantzaz osatua egoten da.
Sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sailkapena egiterako garaian garrantzi handia dute arantzek. Horrela lau ordena bereizten dira:
- Acantharea
- Holacanthida - arantzak diametroan, modu sinplean gurutzatuta.
- Symphyacanthida - arantza erradialak, oinarri askearekin.
- Chaunacanthida - arantza erradialak, oinarri artikulatuarekin.
- Arthracanthida - arantza erradialak, oinarri piramidal paketatuarekin.
Biologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bizitza planktonikoa egiten dute. Birsorkuntza espora bitartez egiten da. Espora hauek ameba mononukleatu batean bilakatzen dira. Heltzea zelulak multinukleatuak izaten dira.