Edukira joan

Aiete

Koordenatuak: 43°18′27″N 1°59′33″W / 43.3075°N 1.9925°W / 43.3075; -1.9925
Wikipedia, Entziklopedia askea
Aiete
 Euskal Herria
Katxola baserria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Geografia
Koordenatuak43°18′27″N 1°59′33″W / 43.3075°N 1.9925°W / 43.3075; -1.9925
Azalera2,67 km²
Garaiera82 metro
Demografia
Biztanleria14.799 (2023)
Dentsitatea5.543 bizt/km²

Aiete Donostiako (Gipuzkoa) auzoa da. Hernaniruntz zihoan errepide zaharraren inguruan kokatua dago. Errepide hori oso garrantzitsua zen, XIX. mende erdialderarte Frantzia eta Madril elkartzen zituen Errege-Bidea ez baitzen Donostiatik pasatzen, Astigarraga eta Hernanitik baizik eta horren ondorioz nolabait hiri hau isolaturik geratzen zen, errepide hau funtsezkoa zelarik Donostia isolamendu horretatik ateratzeko.

Mirakontxarekin iparraldean, Amara Zaharra eta Amara Berrirekin ekialdean eta Antigua, Ibaeta eta Añorgarekin mendebaldean muga egiten du.

Lurzoruaren bizitegi-erabilera nagusi den auzo zabal honetan, etxebizitza eta biztanleriaren sakabanatzea ezaugarri nagusienetarikoa da. Beren artean loturarik ez duten zonalde desberdinak bereiz daitezke: erdigunea, eliza aldea, Etxadi, Bera Bera, Oriamendi, Miramon, Puio, Melodi, Errondo, etab.

Auzo honi bertako euskaran Goiko Galtzara deitu izan zaio, handik pasatzen zelako aipatu den izen bereko Donostia eta Hernani elkartzen zituen errepidea, baina Aiete jauregia eraiki zenetik auzo guztiak izen hori hartu du.

Azken urteotan, bide berriek eta eraikitako etxebizitzek auzoaren itxura asko aldatu dute.

Udal Hirigintza Plan Orokorraren arabera auzoa honako auzunetan banatua dago:

Auzoaren ardatz nagusia Hernanira zihoan antzinako errepidean dagoen Aiete pasealekua da.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia