Aleno
Itxura
Izatez aleno propadienoaren izen arrunta da, baina aleno esaten zaio konposatu-familia bati zeinetan karbono-atomo batek lotura bikoitz bana duen ondoko bi karbonoekin. Produktu natural ugarik agertzen dute aleno funtzio-taldea[1].
Azken hamarkadotan alenoak asko erabiltzen ari dira sintesi organikoan oso bertsatilak direlako eta erreakzio korapilatsuetan balia daitezkeelako selektibitate egokiarekin eta urrats-kopuru txikiarekin. Halaber, estekatzaile gisa baliatzen dira koordinazio-konposatuetan.
Ikus, halaber
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kumuleno
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Modern allene chemistry. Wiley-VCH 2004 ISBN 978-3-527-61957-3. PMC 212141791. (Noiz kontsultatua: 2021-04-20).