Avalokitesvara
Itxura
Avalokitesvara | |
---|---|
budismo | |
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Baliokideak | Guan Yin (en) |
Avalokitesvara (Txinan Kuan-yin eta Japonian Kan-non) Mahayana budismoaren Bodhisattva garrantzitsuenetariko bat. Amitabharen hipostasia, betirako urrikalpenaren Bodhisattva da. Izan daitezkeen itxura guztiak hartzen ditu gizakia arriskuetatik salbatzearren. Budisten jainkozko itxurapen gurtuena agian, emakumezko jainko gisa irudikaturik ageri da sarritan (Bodhisattvak sexu zehaztu gabekoak badira ere), ontasuna, goxotasuna eta urrikia azpimarratzearren. Haren ezaugarriak loto-lore irekia eta ur edalontzia (egarri direnen oinazearen leungarri) dira. Txinan eta Tibeten hogeita hamahiru itxura eta izen desberdin hartzen ditu, haren ahalen alderdi sinboliko ugari kontatu gabe.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.