Avril Lavigne
Avril Ramona Lavigne-Whibley (Belleville, Ontario, Kanada, 1984ko irailaren 27a[1]) mundu mailan famatu den abeslari, konposatzaile eta moda diseinatzailea da. 32 milioi album baina gehiago saldu ditu bere karreran zehar, eta kanadar dirudunetarikoen zerrendetan berehala lortu zuen tokia.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Avril Bellevillen jaio zen. Bere aita, John, izatez frantziarra da eta bere ama, Judy, Ontarion finkatutako frantziar batzuen alaba. Bi urte besterik ez zituenean, bere talentua nabaritzen hasi ziren gurasoak, eta bost urte bete zituenean, Napanee herrira aldatzea erabaki zuten, bertan alaba koro batean kantari has zedin. Gitarra bere kabuz ikasi zuen, akorde basikoak besterik ez baziren ere.
1998. urtean Avrilek kanadar abeslarien txapelketa bat irabazi zuen.
Cliff Fabri izan zen bere lehenengo managerra eta bertako abeslari famatu bat presentatu ondoren, honen koroan abesten hasi zen 2000. urtera arte.
Hamasei urte besterik ez zituelarik, Ken Krongard managerrarekin kontratu bat sinatu zuen, eta bere lehenengo diskoa plazaratu zuen, Let Go, 2001. urtean.
2006ko uztailaren 17an Deryck Whibley abeslari kanadarrarekin ezkondu zen. 2009ko irailaren 19an, tamalez, dibortziatu egingo zirela plazaratu zuten. Gaur egun, Avrilen bikotea Brody Jenner da. Deryck Whibleyrekin, ordea, ez du harremana guztiz galdu: biok lagun onak dira, eta Deryckek abesti asko idazten lagundu dio azken urteotan, horietariko asko Goodbye Lullabyn argitaratuak izan direnak.
Musika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Let Go (2002—2003)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Let Go diskoa (euskaraz, bertan behera utzi) 2002ko ekainaren 4an plazaratu zen AEBn. Bertan, bigarrengo postua lortu zuen musika zerrendetan; lehenengoa Australia, Kanada, Erresuma Batua eta beste hainbat herrialdetan. Britainia Handian lehenengo postua lortu zuen abeslari gazteena izan zen.
Urrezko eta platinozko diskoak lortu zituen album honi esker. Plazaratzea eta sei hilabetetara, 13.197.000 kopia saldu zituen mundu osoan, eta platinozko lau diska lortu zituen. Urteko disko salmenta kopuru handiena izan zen emakumezko abeslarien artean.
Lau single ditu Let Gok: Complicated, Sk8er Boi, I'm With You eta Losing Grip.
Abestirik famatuena Complicated izan zen, eta mundu osoan zehar lehenengo postu ugari eskuratu zituen. Abesti sarituena, ordea, I'm With You da, AEBtan izugarrizko arrakasta izan baitzuen.
Let Go albumak MTV bideo eta musika sarietan hainbat sari lortu zituen 2002. urtean, eta "Artista berri onena" bezala izendatua izan zen Avril Lavigne honi esker.
Mundu mailako tour bat aurkeztu zuen Avrilek diskoa honentzat, Try To Shut Me Up Tour deiturikoa.
Under My Skin (2004—2006)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Avrilen bigarren diska, Under My Skin deiturikoa (euskaraz, nire azalaren azpian), 2004ko maiatzaren 25ean plazaratu zen AEBn. Lehenengo postua lortu zuen diskoarekin AEBn, Alemanian, Japonian, Australian, Kanadan, Mexikon, Argentinan, Espainian, Irlandan, Thailandian, Hego Korean eta Hong Kongen, gutxi batzuk aipatzearren. Lehenengo astean jada 380.000 ale saldu zituen AEBtan.
Bigarren diskoa hau ez zuen bere kontura atera, abestiak idazten Chantal Kreviazuk abeslariak lagundu baitzion, eta honenbestez Let Go-n erakutsitako pertsonalitatea aldatu zuen, ospea handiagotzeko oztopo izan ez bazen ere.
Bost single plazaratu zituen disko honetan: Don't Tell Me, My Happy Ending, Nobody's Home, He wasn't eta Fall to pieces, baina lehenengo biek bakarrik lortu zuten merkatuko lehenengo postuetan kokatzea.
Let Gorekin baino sari gutxiago lortu zituen arren, lortutakoak garrantzitsuagoak izan ziren, eta gainera diska ale gehiago saldu zituen guztira munduan.
Kanadan eta AEBn zehar tour arrakastatsu bat egin zuen bere diskoa aurkezteko: Mall Tourra.
Ondoren, nazioarteko tour globala ere gauzatu zuen, Bonez Tour deiturikoa.
The Best Damn Thing (2006—2008)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Avrilen hirugarren diskoa, The Best Damn Thing tituluduna (euskaraz, gauza madarikatu hoberena), 2007ko apirilaren 17an plazaratu zen.
Aurreko bi diskoekiko aldaketa handia suposatu zuen The Best Damn Thingek, abeslariak bai bere irudi fisikoa bai bere abestien zentzu nahiz estiloa goitik behera birmoldatu baitzituen. Bere betiko fan ugari dezepzionatu bazituen ere, orain arte bere disko salduena izan da mundu osoan zehar.
Hauexek dira bilduma honetako lau singleak: Girlfriend, When You're Gone, Hot eta The Best Damn Thing. Girlfriend izan da, orain arte, Avrilen abesti ezagunena, salduena eta famatuena.
Aipatzekoa da Girlfriend abestiaren nahasketa arrakastatsu bat plazaratu zela, bideoklip eta guzti. Birnahasketa hau Avrilek Lil Mama hip hop abeslari estatubatuarrarekin batera gauzatu zuen.
The Best Damn Thingeko tour mundiala The Best Damn Tour izan zen.
Goodbye Lullaby (2008—gaur egun)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Goodbye Lullaby da Avrilen laugarren eta, momentuz, azken diskoa (euskaraz, agurraren sehaska-kanta).
The Best Damn Thingen gauzatu zuen estilo aldaketari buelta ematen saiatu da azken plazaratze honekin. Bere lehen bi bildumetan zuen estiloa berreskuratzen saiatu da. Lau disken artean, Goodbye Lullaby da akustiko eta melodikoena, dudarik gabe.
Momentuz hiru single dauzkagu Goodbye Lullabyn: What The Hell, Smile eta Wish You Were Here.
Orain amaitu berri du Avril Lavignek munduan zehar Goodbye Lullabyren tourra, Black Star Tour deiturikoa.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Estudio albumak
- 2002: Let Go
- 2004: Under My Skin
- 2007: The Best Damn Thing
- 2011: Goodbye Lullaby
- 2013: Avril Lavigne
- 2019: Head Above Water
- 2022: Love Sux
- Extended plays
- DVDak
- 2004: Live at the Olimpic Hall Seoul
- 2005: Live at Budokan: Bonez Tour
- 2008: The Best Damn Tour - Live in Toronto
- Singleak
- «Complicated»
- «Sk8er Boi»
- «I'm With You»
- «Unwanted»
- «Losing Grip»
- «Mobile»
- «Don't Tell Me»
- «My Happy Ending»
- «Nobody's Home»
- «He Wasn't»
- «Fall to Pieces»
- «Keep Holding On»
- «Girlfriend»
- «When You're Gone»
- «Hot»
- «The Best Damn Thing»
- «Alice»
- «What the Hell»
- «Smile»
- «Wish You Were Here »
- «Push» (Japonian bakarrik argitaratu da single gisa)
Avril Lavignek bere arropa propioa diseinatu eta saltzen du, bai emakume bai gizonentzat. Markaren izena Abbey Dawn da. Rock arropa urbanoa eta koloretsua da gehienbat, hirietako gazteei zuzendua.
Lurrinak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Momentuz, hiru lurrin merkaturatu ditu Avril Lavignek.
- Black Star, bere lehen lurrina, The Best Damn Tourra gauzatzen ari zen bitartean plazaratua.
- Wild Rose.
- Forbidden Rose, bere azken lurrina, aurreko bien arteko usain nahasketa duena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Avril Lavigneren biografia "musicstarx" webgunean: http://www.musicstarx.com/biografias/biografia-de-avril-lavigne
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Webgune ofiziala