Bort
Bort edo sasiko ezkontzatik kanpo jaiotako haurra, ―semea, alaba―, etiketatzeko erabiltzen zen terminoa da. Ezkontza errito garrantzitsutzat daukaten kulturetan, ezkontzatik kanpo sortutako pertsona bort edo sasiko horiek gutxietsiak izaten ziren, eskubide gutxiago izaten zituzten.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dokumentu zahar batzuek, Bibliak esate baterako, erakusten dute sasikoak seme-alaba legitimoak baino eskubide gutxiagoak zirela eta, batzuetan, zorroztasun handienaz tratatzen zirela. Deuteronomioan, adibidez, hau irakur daiteke: "Bortak ezin izango du Jaunaren Batzarrean sartu hamargarren belaunaldira arte".
Periklesek, Anaxagorasen ikasle eta Antzinako Grezia loratzera eraman zuen kapitain eta filosofo ospetsuak, sasikoen aurkako dekretu krudela eman zien atenastarrei. Bost mila bort inguru kondenatu zituen eta esklabo gisa saldu zituzten enkante publiko batean. Solonen legeen arabera, gurasoek ez zuten aitaren aginpiderik sasikoen gainean. Haiek sortzeko momentuko plazer hura, zioen legegile honek, aitaren sari bakarra izan behar du.
Erromatarren artean, sasikoen zoria oso eskasa izan zen. Hamabi tauletako legeek ez zieten sasikoei oinordetza-eskubidea onartzen. Justinianoren legeek elikagaiak ere ukatzen zizkieten bortei, eta kristautasunak bakarrik moderatu zuen zorroztasun hori. Anastasio enperadoreak adopzioaren bidez sasikoak legitimatzen utzi zien gurasoei. Justinok eta Justinianok ezeztatu egin zuten legitimazio hori, zeharka ohaidetza ez baimentzeko.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |