Edukira joan

Balfourren deklarazioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Balfourren deklarazioa
Irudia
Motapublic statement (en) Itzuli
dokumentu
Honen izena daramaArthur Balfour eta Arthur Balfour
Data1917ko azaroaren 2a
EgileArthur Balfour, Walter Rothschild, Leo Amery (mul) Itzuli eta Alfred Milner, 1st Viscount Milner (en) Itzuli
Argumentu nagusiahomeland for the Jewish people (en) Itzuli
Walter Rothschild
David Lloyd George
Sinatzailea
Honen ondorioaIsrael-Palestina Gatazka

Balfourren deklarazioa edo Balfour deklarazioa britainiar gobernuak 1917. urteko azaroaren 2an egin zuen adierazpen formala izan zen. Britainiarren Palestinako Mandatuan juduen etxea sortzeko prest agertu ziren britainiarrak.

Dokumentua Arthur James Balfourrek, Kanpo Harremanetarako Idazkariak (Foreign Officekoak), sinatutako gutuna zen. Britainia Handiko juduen komunitateko buruzagietako bat zen Lionel Walter Rothschild baroiari igorri zion gutuna, Britainia Handiko eta Irlandako Federazio Sionistari eman ziezaion. Gutuna Britainiar Liburutegian gordeta dago.

Juduen eskubideak onartzen zituen adierazpena zen, baina zehaztasun gutxikoa; izan ere, Lehen Mundu Gerrako sasoian kokatzen zen, eta egoera ere aldakorra zen.

Adierazpenaren testua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

His Majesty's government view with favour the establishment in Palestine of a national home for the Jewish people, and will use their best endeavours to facilitate the achievement of this object, it being clearly understood that nothing shall be done which may prejudice the civil and religious rights of existing non-Jewish communities in Palestine, or the rights and political status enjoyed by Jews in any other country.


Bere Maiestatearen Gobernuak ontzat ematen du Palestinan herri juduarentzako jaioterri nazional bat ezartzea, eta ahaleginik onenak egingo ditu helburu hori betetzen laguntzeko, argi eta garbi adieraziz ez dela Palestinan dauden komunitate ez-juduen eskubide zibil eta erlijiosoei edo beste edozein herrialdetako juduen eskubideei eta estatus politikoari kalte egingo liekeen ezer egingo.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]