Edukira joan

Brisa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Brisa motak:
A) eguneko itsas-brisa
B) gaueko mendi-brisa.

Brisa haize ez oso gogorra da, txandakakoa eta askotan jatorri termikoa duena[1]. Eguzkiak orografiaren arabera airea modu ezberdinez berotzen duenez, presioaren desoreka sortzen du eta aireak oreka mantentzeko mugitzen da.

Bi motakoa izan daiteke[1]:

  • itsas-brisa. Haize anabatikoa, egunez itsasotik mendietarantz jotzen duena.
  • mendi-brisa. Haize katabatikoa, gauez eta goizeko lehen orduetan maldan behera ibarretarantz jotzen duena.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Brisa. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Meteorologia Artikulu hau meteorologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.