Edukira joan

Butroeko gaztelua

Koordenatuak: 43°22′18″N 2°54′52″W / 43.371683°N 2.914447°W / 43.371683; -2.914447
Wikipedia, Entziklopedia askea
Butroeko gaztelua
Castillo de Butrón
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Butroeko gaztelua
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaGatika
Koordenatuak43°22′18″N 2°54′52″W / 43.371683°N 2.914447°W / 43.371683; -2.914447
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XIX. mendea
Arkitektura
Estiloaarkitektura neogotikoa
Ondarea
EJren ondarea4

Butroeko gaztelua Gatikako (Bizkaia) Butroe auzoan kokaturik dagoen gaztelua da.

Erdi Aroan du jatorria, Butroe familiak eraikia.[1]. Gaur egungo itxura aldiz, XIX. mendean eginiko birmoldaketa sakonaren ondorioz datorkio, Cubasko markesak egin zuena. Oinarri modura zimenduak eta dorre zirkularren zati bat hartuz, beste guztia era germaniarrean eraiki zen, fantasia ukitu handiagatik inguruko gazteluen estilotik urrunduz. Neurri batean, XIX. mendeko gaztelu Bavariarrekin paralelismoak dituela esan daiteke.

Eraikuntza bera, denbora-pasa moduan eta erakargarri egiteko izan zen eraikia, bizitoki bat lortzeko baino. Izatez, bizileku moduan oso deserosoa da, dorreek ez baitute espazio erabilgarri handiegirik, eta kanpo-pasabideen bidez baitaude konektaturik euren artean.

Bost solairu, kapera, leotzak, liburutegia, ur putzua, lau dorrexka eta upategia du. 2.400 metro karratuko eraikina eta 35.000 metro karratuko parkea.

Eraikinaren inguruan, palmera eta espezie exotiko askodun parke bat dago.

Hamarkada luzez itxita egon arren, kanpotik bada ere erakargarria da Butroeko gaztelu ospetsua, eta bisitari ugari gerturatzen dira egunero.

21. mendeko jabetza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1989-1992 tartean Estudios Arriagak esparru guztia berrrantolatu eta konpondu zuen.[2] Hortik aurrera ostalaritza establezimendu modura egokitua izan zen, Erdi Aroko ikuskizunekin. Geroago, enbargatua izan eta enkantean atera zen.

Gero Bizkaiko Foru Aldundia bihurtu zen esparru guztien jabea. 2005ean 1,6 milioi euroren truke erosi zuen Inbisa promotoreak eta 2013an 10 milioiren truke jarri zuen salgai. 2021eko abenduan 4 milioi euroan erosi zuen errusiar inbertsore batek[3].

Irudi galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa