Edukira joan

D'Angelo

Wikipedia, Entziklopedia askea
D'Angelo

(2012)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMichael Eugene Archer
JaiotzaRichmond1974ko otsailaren 11 (50 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaManchester High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, piano-jotzailea, musikagilea, egile abeslaria, disko-ekoizlea, gitarra-jotzailea, estudioko musikaria eta kanta-idazlea
Izengoitia(k)D'Angelo
Genero artistikoaR&B garaikidea
soula
Musika instrumentuagitarra
ahotsa
DiskoetxeaEMI

IMDB: nm0195248 Facebook: dangelo Twitter: thedangelo MySpace: dangelo Spotify: 336vr2M3Va0FjyvB55lJEd iTunes: 640286 Last fm: D'Angelo Musicbrainz: b66771cc-45fa-4a32-b14f-5337d7223d7a Songkick: 210179 Discogs: 44944 Allmusic: mn0000134600 Deezer: 5004 Edit the value on Wikidata

Michael Eugene Archer (Richmond, Virginia, 1974ko otsailaren 11 -), D'Angelo moduan ezagunagoa, musikari estatubatuarra da.

Brown Sugar diskoarekin (1995) azaldu zen lehen aldiz neo-soularen eszena nahasian, eta 2000an, Voodoo argitaratu zuen; bere lanik ezagunena. Musika beltza jotzen zutenek bezala, kontzientzia kolektiboa eta indibiduala, izaera espiritual eta haragizkoa bildu nahi zituen musikariak izaki bakarrean, atzera begiratuz zerbait berria sortuz[1].

Azalean eta Untitled (How Does it Feel) kantuaren bideoklipean biluztuta agertzeagatik sex symboltzat jo zuten askok eta hortik ihesi aritu zen[1].

2014an, Voodooren jarraipena argitaratu zuen Black Messiah. 2015 arte itxaron nahi zuen baina 2014an AEBetan bi polizia zurik armarik ez zeramaten bi beltz hil eta auzitegiek bi poliziak zigorrik gabe libre uzteagatik sortutako protesta giroak aurreratu zuen argitalpena. Soula, R&Ba eta funk nahasten ditu baita hip-hopa ere. Marvin Gayeren Here, My dear eta Stevie Wonderren Songs in the Key of Liferen eragina dago diskoan[1].

Estudioko albumak

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c Mikel Lizarralde, «Kolektiboaren gidaria», Berria, 2014-12-21