Edukira joan

Dieno

Wikipedia, Entziklopedia askea

Dienoa karbono arteko bi lotura bikoitz dituen hidrokarburoa da. Diolefina eta alkandieno ere esaten zaie[1].

Dienoak hiru motetan sailkatzen dire lotura bikoitzen posizio erlatiboak aintzat harturik:

  1. Dieno metatuak. Lotura bikoitzek karbono-atomo bat partekatzen dute. Propadienoa edo alenoa da horien artean ezagunena eta, ondorioz horrelako guztiei aleno ere esaten zaie.
  2. Dieno konjugatuak. Lotura bikoitzak lotura sinple batez separatuta daude[2]. Dieno konjugatuak gainerakoak baino egonkorragoak izaten dira erresonantzia kausa.
  3. Dieno konjugatu gabeak. Lotura bikoitzak lotura sinple batez edo gehiagoz berezita daude. Normalean konjugatuek baino egonkortasun txikiagoaizaten dute.
Hainbat dieno: A, 1,2-propadienoa edo alenoa; B, isoprenoa; C, 1,3-butadienoa; D, 1,5-ziklooktadienoa; E, norbornadienoa eta F, diziklopentadienoa.

Dieno asko polimerizazio-prozesuetan monomero inportanteak dira, adibidez, 1,3-butadienoa[3].

Dieno konjugatuek Diels-Alder erreakzioei jarraitzen zaizkie eta sintesi organikoan oso erabilgarriak gertatzen dira.

Kimika organometalikoan dienoak estekatzaile moduan usatzen dira, kelatoak eratzen baitituzte[4].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).
  2. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).
  3. Vicario Hernado, Jose Luis & Moreno Benitez, Maria Isabel. (2009). Kimika organiko industriala. EHU, 129 or. ISBN 978-84-692-7831-4..
  4. Hayashi, Tamio; Ueyama, Kazuhito; Tokunaga, Norihito; Yoshida, Kazuhiro. (2003-09-01). «A Chiral Chelating Diene as a New Type of Chiral Ligand for Transition Metal Catalysts:  Its Preparation and Use for the Rhodium-Catalyzed Asymmetric 1,4-Addition» Journal of the American Chemical Society 125 (38): 11508–11509.  doi:10.1021/ja037367z. ISSN 0002-7863. (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]