Erromako foroa
Erromako foroa | |
---|---|
Roman Forum and the Palatine | |
Kokapena | |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Lazio |
Italiako hiri metropolitarra | Erromako hiri metropolitarra |
Muga-hiri | Erroma |
Koordenatuak | 41°53′32″N 12°29′07″E / 41.8922°N 12.4852°E |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Erromako foroa (latinez: Forum Romanum; hala ere, erromatarrek Forum Magnum edo soilik Forum izenez aipatu ohi zuten) Erroma klasikoaren erdigune formal eta zibila zen, eta hor egiten ziren negozioak, merkataritza, prostituzioa, erlijioa eta justizia administrazioa[1]. Bertan kokatzen zen bizileku komunala. Zoladura hondar sailek, inguruko muinoetatik higatutako sedimentuek, jada Errepublikaren lehen garaietan, foroaren maila igotzen ari zirela adierazten dute.
Erromatar zibilizazioa hedatuz joan zen heinean, beste hiri batzuetan ere sortuz joan ziren foroak.
Jatorrian, lur zingiratsu bat izan zen, Tarkiniotarrek drainatu zutena Estolda Nagusiarekin. Bere behin betiko zoladura trabertinoa, oraindik ikus daitekeena, Augusto erromatar enperadorearen erregealdian datatua dago.
Gaur egun, bere hondakinengatik da ospetsua, argi eta garbi erakusten baitute hiri espazioak nola erabiltzen ziren Erromatar Inperioan.
Osagarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erromako foroak monumentu, eraikin eta gainerako antzinako hondakin garrantzitsu hauek ditu edo izan zituen:
- Kastor eta Polluxen tenplua
- Romuloren tenplua
- Saturnoren tenplua
- Vestaren tenplua
- Vestaleen etxea
- Venus eta Erromaren tenplua
- Emilia Basilika
- Julia Basilika
- Septimio Severoren arkua
- Titoren arkua
- Rostra, politikoek euren hitzaldiak hiritarrei emateko erabiltzen zuten tribuna
- Curia Hostilia, Senatuaren egoitza
- Curia Cornelia
- Maxentzioren Basilika
- Tabularioa
- Antonino eta Faustinaren tenplua
- Regia
- Vespasiano eta Titoren tenplua
- Konkordiaren tenplua
- Comitium
- Lapis Niger
Prozesio bide batek, Via Sacrak, Erromako foroa zeharkatzen du, hau, Koliseoarekin lotuz. Inperioaren amaieran, bere ohiko erabilera galdu zuen, eta toki sakratutzat geratu zen.
Inperioaren gainbeheraz geroztik
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Foroan eraikitako azken monumentua, Fokasen Zutabea da. Erdi Aroan, Erromako foroaren oroitzapena mantendu zen arren, monumentuak, gehienbat, hondakinpean lurperatuak izan ziren, eta bere kokapena, Kapitolio muinoa eta Koliseoaren artean Campo Vaccinio edo "behien zelaia" deitua izan zen. Urbano V.a aita santua 1367an Avignonetik bueltatzeak, antzinako monumentuekiko geroz eta interes gehiago pitzarazi zuen, neurri batean bere irakasgai moralagatik eta, beste neurri batean, denbora askoren ondoren, Erroman abiatutako eraikin berrien harrobitzat. Haitzurdin mordoa lortu zen aita santuaren eraikinetarako (Vatikanorako nagusiki), eta foroan bertan sortutako labeetan egosi eta karea egiteko. Michelangelok, askotan, hondakinen suntsipenaren aurkako bere iritzia adierazi zuen. XV. mende amaierako artistek foroaren hondakinak marraztu zituzten, antikuarioek, inskripzioak kopiatu zituzten XVI. mendetik, eta indusketa profesional bat abiatu zen XVIII. mendearen amaieran. Kardinal batek, berriz drainatzeko neurriak hartu zituen, eta bere gainean Alessandrine auzoa eraiki zuen. Baina Carlo Fearen indusketak, nor, 1803an Septimio Severoren arkuaren hondakinak kentzen hasi zen, eta napoleondar erregimeneko arkeologoek, foroaren garbiketaren hasiera adierazi zuten, eta ez zena erabat indusi XX. mendearen hasiera arte.
Bere gaur egungo egoeran, elkarrekin erakusten dira zenbait mendetako hondakinak, erromatarrek, antzinagokoak ziren hondakinen gainean eraikitzeko zuten ohituraren ondorioz.
Erromako beste foro batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiriaren beste toki batzuetan egon ziren foroak, batzuetan, horietako gehienen hondakin mordoa kontserbatzen direlarik.
- Garrantzitsuenak, zenbait foro inperial handi dira (Fori Imperiali), Erromako foroarekin multzo bat eratzen zutena: Zesarren foroa (Forum Iulium), Augustoren foroa (Forum Augustum), Nervaren foroa (Forum Transitorium) eta Trajanoren foroa. Mussoliniren garaiko planifikatzaileek, Erdi Aroko eta barroko garaiko estratu gehienak kendu zituzten eta foro inperialen eta Erromako foroaren artean errepide bat eraiki zuten.
- Foro Boarioa (Forum Boarium), Palatino muinoa eta Tiber ibaiaren artean, hazienda merkataritzarako zen.
- Foro Holitorioa (Forum Holitorium), Kapitolio muinoa eta serviar harresien artean, belar eta barazkien merkataritzarako erabiltzen zen.
- Forum Piscariuma, Kapitolio muinoa eta Tiber ibaiaren artean, gaur egungo Erromako getoan, arrain merkataritzarako erabiltzen zen.
- Forum Suarium, cohortes urbanaeen barrakoietatik gertu, Marteren Zelaiaren iparraldeko zatian, zerri merkataritzarako erabiltzen zen.
- Forum Vinarium, gaur egungo Testaccio rione inguruan, Aventino muinoa eta Tiber ibaiaren artean, ardo merkataritzarako erabiltzen zen.
- Beste azoka batzuk ezagutzen ziren, baina ezin dira behar bezala identifikatu informazio zehatz faltagatik edo kokapen ugaritasunagatik. Hauen artean, 'Forum Cuppedinisa dago, zenbait ondasun mota ezberdinen merkataritzarako erabilitakoa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Cartwright, Mark. «Roman Forum» World History Encyclopedia (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Areas and Monuments. The Rolamn Forum. Parco archeologico del Colosseo
- (Italieraz) Cassone, Stefano: Il Foro Romano in http://www.archeoroma.com/
- (Italieraz) Erromako foroaren 3D berreraikuntza birtuala. Roma Antiqua