Fred Sinowatz
Fred Sinowatz | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Neufeld an der Leitha (en) , 1929ko otsailaren 5a | ||||||
Herrialdea | Austria | ||||||
Talde etnikoa | Burgenland Croats (en) | ||||||
Heriotza | Viena, 2008ko abuztuaren 11 (79 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Neufeld an der Leitha (en) | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Leipzigeko Unibertsitatea Vienako Unibertsitatea | ||||||
Hizkuntzak | alemana | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria eta historialaria | ||||||
Lantokia(k) | Viena | ||||||
Enplegatzailea(k) | Austrian Federal Government (en) | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||||
Alderdi politikoa | Austriako Alderdi Sozialdemokrata | ||||||
Alfred "Fred" Sinowatz (Neufeld an der Leitha, Burgenland, 1929ko otsailaren 5a - Viena, 2008ko abuztuaren 11) austriar politikaria izan zen. Austriako kantzilerra izan zen 1983tik 1986ra.
Burgenlandeko gutxiengo kroaziarreko familia batean jaio zen. 1953an Historian doktoratu zen Vienako Unibertsitatean eta Burgenlandeko estatu-gobernuan lan egin zuen.
Austriako alderdi sozialdemokratako kide izan zen, eta diputatu eta Burgenñand estatuko gobernuko kide izan ondoren, 1971n diputatu federal hautatu zuten. Bruno Kreisky kantzilerrak Hezkuntza ministro izendatu zuen 1971ko azaroan. Hurrengo urteetan, Sinowatzek nabarmen erreformatu zuen Austriako hezkuntza-sistema, gizarte-mugikortasuna lortzeko.
1983ko hauteskundeetan Kreiskyk ez zuen gehiengo absolutua lortu eta Sinowatzek ordezkatu kantziler gisa. Bere koalizio gobernuak hainbat eskandalu eta nazionalizatutako industriaren zorren igoera jasan zituen.
Kurt Waldheim Austriako presidente hautatzearen aurka agertu zen eta kantziler kargua utzi zuen Waldheimek hautatua izatea lortu ondoren.