Frida
Frida Frida Kahlo pintore mexikarrarari buruzko filma da. Frida Julie Taymor zuzendariak zuzenduriko luzemetraia da, 2002. urtean Miramax ekoiztetxeak estreinatua. Hayde Herrerak Frida Khalori buruz idatzi zuen liburuan oinarrituta dago. Salma Hayek aktoreak gorpuztu zuen Frida eta Ventana Rosa bere produktorak ekoitzi zuen, Lions Gate Filmsekin batera. Sei Oscar saritarako izendatu zuten eta bi irabazi zituen: Makillaje onenaren saria eta Jatorrizko musika onenarena.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frida Kahlo pintore mexikarraren bizitza kontatzen du filmak. Pelikula Fridak 18 urte zituenean izan zuen autobus istripuan hasten da. Istripuaren ondorioak bizitza guztirako geratu zitzaizkion, eta behin eta berriro agertuko dira ondorio hauek filmean. Sendatzeko prozesuan Frida pintatzen hasiko da.
Frida Diego Rivera pintorearekin ezkonduko da eta bere harremanaren nondik norakoak azaltzen dira filman. Rivera behin baino gehiagotan egongo da beste emakume batzuekin eta Fridak ere bere sexualitatea modu askean bizi du. Bikotea Ameriketako Estatu Batuetara joango da, Los Angelesera. Bertan, Nelson Rockerfellerrentzat mural bat margotzen hasten da Diego. Rockerfellerri ordea ez zaio Diegoren ikuspegi komunista gustatzen eta murala suntsitu egingo dute. Fridak abortu bat du bertan dela eta Mexikora itzultzea erabakiko du bere amaren heriotzaren berri izan ondoren.
Mexikora itzulikakoan bere ahizpa Cristina beraien etxera joango da bizitzera eta Fridak Diego bere ahizparekin oheratzen dela deskubrizean Diego utzi eta etxetik joango da. Bere unerik gogorrenetan Frida alkoholismoan erortzen da. Diegok Leon Trotskyi errusiar politikaria etxean hartzeko eskatuko dio Fridari, hau Mexikon erbesteratuta baitago. Trotski eta Fridak harreman labur baina sakon bat izango dute baina honen ondorioz Trotskik alde egin beharko du bere segurtasuna mantentzeko.
Diegok Frida eta Troskiren arteko harremanaren berri izatean Frida Parisera joango da. Bertan bere lanak ezagutarazteko saiakera egingo du. Mexikora itzultzean, Diegok dibortzioa eskatuko dio. Fridaren osasun egoerak okerrera egiten jarraitzen du eta oineko behatzak anputatu egiten dizkiote. Riverak berriro ere berarekin ezkontzeko eskatzen dio Fridari. Ezkondu eta berehala, hil egingo da bere bizitzako bakarkako bere lehen erakusketa inaguratu ondoren.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Salma Hayek Frida Khaloren paperean
- Alfred Molina Diego Riveraren paperean
- Geofreey Molina Leon Trotskiren paperean
- Ashley Judd Tina Modottiren paperean
- Mia Maestro Cristina Kahloren paperean.
- Chavela Vargas “La Peleona”ren paperean
Egokitzapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hayden Herreraren Frida: A Biography of Frida Kahlo liburuan oinarritutako filma da. Clancy Sigal, Diane Lake, Gregory Nava, Anna Thomas eta Edward Nortonek egin zuten egokitzapena.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2002ko Oscar Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kategoria | Izendapena | Emaitza |
---|---|---|
Emakumezko aktore onena | Salma Hayek | Ez |
Zuzendaritza Artistiko onena | Felipe Fernández del Paso
Hania Robledo |
Ez |
Jantzi Diseinu onena | Julie Weiss | Ez |
Abesti original onena | Julie Taymor
Elliot Goldenthal |
Ez |
Jatorrizko musika onena | Elliot Goldenthal | Bai |
Makillaje onena | John E. Jackson
Beatrice De Alba |
Bai |
2002ko Urreko Globoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kategoria | Izendapena | Emaitza |
---|---|---|
Emakumezko aktore onena | Salma Hayek | Ez |
Jatorrizko musika onena | Elliot Goldenthal | Bai |
2002ko BAFTA sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izendapena | Kategoria | Emaitza |
---|---|---|
Emakumezko aktore onena | Salma Hayek | Ez |
Bigarren mailako aktore onena | Alfred Molina | Ez |
Jantzi diseinu onenarena | Julie Weiss | Ez |
Makillaje onenaren saria | Judy Chin Beatrice de Alba
John Jackson Regina Reyes |
Bai |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2002ko filmak
- Julie Taymorrek zuzendutako filmak
- Clancy Sigalek idatzitako filmak
- Gregory Navak idatzitako filmak
- Anna Thomasek idatzitako filmak
- Salma Hayekek antzeztutako filmak
- Alfred Molinak antzeztutako filmak
- Geoffrey Rushek antzeztutako filmak
- Ashley Juddek antzeztutako filmak
- Mia Maestrok antzeztutako filmak
- Roger Reesek antzeztutako filmak
- Diego Lunak antzeztutako filmak
- Edward Nortonek antzeztutako filmak
- Antonio Banderasek antzeztutako filmak
- Margarita Sanzek antzeztutako filmak
- Patricia Reyes Spíndolak antzeztutako filmak
- Lila Downsek antzeztutako filmak
- Chavela Vargasek antzeztutako filmak
- Valeria Golinok antzeztutako filmak
- Omar Rodríguez-Lópezek antzeztutako filmak
- Julian Sedgwickek antzeztutako filmak
- Didi Connek antzeztutako filmak
- Saffron Burrowsek antzeztutako filmak
- Elliot Goldenthalek antzeztutako filmak
- Benjamín Benítezek antzeztutako filmak
- Karine Plantaditek antzeztutako filmak
- Andrés Montielek antzeztutako filmak
- Salma Hayekek ekoitzitako filmak
- Sarah Greenek ekoitzitako filmak
- Lions Gate Entertainmentek ekoitzitako filmak
- Miramaxek ekoitzitako filmak
- Bisexualitateari buruzko filmak
- Biografia filmak
- Mexikon girotutako filmak
- Drama filmak
- BAFTA film saridunak
- Frida Kahlo