Kalipso
- Artikulu hau mitologiako erreginari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Calypso (argipena)».
Kalipso | |
---|---|
Antzinako Greziako erlijioa | |
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Familia | |
Aita | Atlas eta Nereo |
Ama | Tetis, Pleione eta Doris |
Bikotekidea(k) | Odiseo |
Seme-alabak | Nausitoo, Nausinoo, Auson, Latino eta Telegonus (en) |
Greziar mitologian Kalipso[1] (antzinako grezieraz: Καλυψώ, "ezkutatzen duena") Atlas titanaren alaba eder bat zen, Ogigiako uhartean erregina zena, Homeroren arabera.
Odiseo, haren itsasontzia urperatu ondoren noraezean ibili eta uharte hartara heldu zenean, Kalipsok bere kobazuloan hartu eta ahogozagarriak, edariak eta bere ohea eman zizkion. Horrela mantendu zuen zazpi urte luzean eta Troiako heroiarekin lau seme izan zituen: Nausitoo, Nausinoo, Latino eta Telegono (aldiz, kontakizun batzuetan, azken biak Zirtze eta Odiseoren semeak ziren). Odiseo bere lehengo biziaz ahantz zedin saiatu zen Kalipso, eta hilezkortasuna eta betiereko gaztetasuna eskaini zizkion, berarekin uhartean geratzen bazen, baina heroia laster aspertu zen Kalipsoren laztanez, eta bere emazte Peneloperen hutsunea nabaritzen hasi zen.
Egoera ikusirik, Ateneak parte hartu zuen, eta Zeusi Kalipsori Odiseo joaten uzteko agintzeko eskatu zion. Zeusek bere mezulari Hermes bidali zuen, eta Kalipsok, obeditzea beste erremediorik ez zuela ikusirik, materialak eta janaria eman zizkion Odiseori, baltsa bat egin eta bere bidaian segi zezan. Odiseok Kalipso agurtu zuen, baina mesfidantzaz, tranpa zelakoan, eta abiatu egin zen. Elezahar batzuek Kalipso penaz hil zela kontatzen dute. [2]
Izen bereko beste pertsonaia batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Perseisen eta Helios edo Apoloren alaba bat eta, beraz, Ozeano eta Tetisen biloba.
- Apolodororen arabera (Liburutegia 1.2.7), nereidetako bat, Nereo eta Dorisen alabak
- Hesiodoren arabera (Teogonia 350), ozeanideetako bat Ozeano eta Tetisen alabak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindiaren 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak
- ↑ (Gaztelaniaz) «El mito de Calipso» Mitos y Leyendas 2013-06-22 (Noiz kontsultatua: 2020-05-24).