Inuit
Inuit | |
---|---|
Inuiten lera tradizionala | |
Biztanleak guztira | |
150.000 | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Groenlandia – 44.000-50.000 Nunavut – 29.474 Alaska - 24.000 Quebec (Nunavik) – 10.464 Ternua eta Labrador – 8.120 Ipar-mendebaldeko Lurraldeak – 3.100 Errusia – 1.738 Ukraina - 153 | |
Hizkuntza | |
Inuiten hizkuntzak, ingeles, frantses, daniera, errusiera eta beste asko. | |
Erlijioa | |
Kristautasuna eta bertoko mitologia. | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Aleutiarrrak, sirenik, iñupiat, yupik |
Inuit[1] (inuiteraz: ᐃᓄᐃᑦ, inuit, "herria"; singularrean inuk, ᐃᓄᒃ, duala, inuuk, ᐃᓅᒃ) Artikoan bizi den etnia da. Antzeko kulturako herri indigena osatzen dute, eta Groenlandiari, Kanadari, Estatu Batuei eta Errusiari dagozkien Artikoko lurraldeetan bizi dira. Inuit izen multzokaria da; singularra inuk da.
Europarrekin kontaktua izan ostetik eskimal terminoa Inuiten sinonimotzat, edo natibo ezberdinen izen biltzailetzat erabili izan den arren, egun biztanleria indigena ezberdinek termino iraingarritzat eta mingarritzat ulertzen dute, eta izenaren erabilera gaitzesten da.[2][3]
Bizitza nomada dute, ehizatzen dituzten animalien (elur-oreinak, hartzak, baleak eta itsas txakurrak) migrazioen araberakoa. Animalia horien eta beste batzuen zati guztiak aprobetxatzen dituzte, dela jateko, janzteko, etxebizitzak eraikitzeko, ehizarako tresnak egiteko... Hala ere, gaur egun, globalizazio-prozesu bortitza dela eta, haien jatorrizko bizitzeko moduak aldatzen ari dira, nahiz eta zenbaitek ohiturekin tinko segitzen duten, adibidez, itsas txakurren ehizan.
Inuitak familia-taldeetan antolatuta daude, eta kide bakoitzak zeregin zehatz bat du. Elkartzeek eta banantzeek komunitateko zaharren onarpena behar dute, nahiz eta poligamia baimentzen duen oinarrizko egitura bat egon.
Politikoki, hainbat gobernuren mende daude, eta horiek gutxiengo etniko gisa onartuta dauzkate:
- Estatu Batuetan, Alaska estatuan, bertako gutxiengo etnikoetako bat dira.
- Kanadan beren probintzia dute, Nunavut, baina lurralde gehiago eskatu dituzte Ternua eta Labradorren (Nunatsiavut), ipar-mendebaldeko lurraldeetan (Inuvialuit) eta Quebecen (Nunavik).
Hizkuntzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inuiten hizkuntza eskimo-aleutiar familiaren adar bat da. Hizkuntza bakar bat bainoago, continuum dialektal bat da, gutxi gorabehera hamasei dialektotan bereiz daitekeena. Dialekto horiek, aldi berean, lau multzotan sailka daitezke:
- Inupiat (Alaska iparraldean)
- Inuinnaqtun (kanadar Artiko mendebaldean)
- Inuktitut (kanadar Artiko ekialdean)
- Kalaallisut edo groenlandiera (Groenlandia)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 190. arauaː Munduko herriak eta etniak. .. Oharra: Inuit hitza plurala da berez; singularrean, inuk da Artikoko herri horren izena herri horren hizkuntzan. Nolanahi ere, inuit forma hedatu da nazioartean herria izendatzeko, eta singularrean erabiltzen da, jatorria gorabehera; baita euskaraz ere
- ↑ (Ingelesez) Hersher, Rebecca. (2016-04-24). «Why You Probably Shouldn't Say 'Eskimo'» NPR (Noiz kontsultatua: 2022-05-07).
- ↑ (Ingelesez) «Expert says ‘meat-eater’ name Eskimo an offensive term placed on Inuit | Globalnews.ca» Global News (Noiz kontsultatua: 2022-05-07).