Ixiar Oreja Unanue
Itxura
(«Ixiar Oreja» orritik birbideratua)
Ixiar Oreja Unanue | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Andoain, 1974 (49/50 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria eta telebista aurkezlea |
Kidetza | Maixa ta Ixiar |
Genero artistikoa | trikitia |
Musika instrumentua | panderoa |
Ixiar Oreja Unanue[1] (Andoain, 1974) gipuzkoar telebista aurkezle eta trikitilaria da, Maixa ta Ixiar bikotearen kide ohia.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maixa Lizarribarrekin herri txikietako erromerietan egin zituen lehen emanaldiak, anplifikatu txiki baten laguntzaz: ehun baino gehiago urtean. 1993an, Elkar diskoetxeak beste trikitilari bikote batekin -Iker eta Larraitz Goenaga anai-arrebekin- disko partekatu bat grabatzeko aukera eman zien.
Telebistan egin du lan, Euskal Telebistako Euskaraokea, Barrebusa eta Altza Porru! haur saioak aurkezten, baina musika agertokietatik kanpo jarraitzen du.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maixa eta Ixiar (1993, Elkar). Iker eta Larraitzekin batera ateratako diska.
- Uhinez uhin (1996, Elkar)
- Mantalgorri (1997, Elkar)
- Solasin (1998, Elkar)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Edukiaren zati bat «Ixiar Oreja Unanue» artikulutik hartua da. Artikulu hark Jon Eskisabel du egile, eta Creative Commons Aitortu-Partekatu Berdin 3.0 lizentziarekin argitaratu da Badok euskal kantagintzaren atarian.
- ↑ Abizena horrela idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Orexa onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.