Josef Strauss
Josef Strauss | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Viena eta Mariahilf (en) , 1827ko abuztuaren 20a |
Herrialdea | Austria Austriar Inperioa |
Lehen hizkuntza | alemana |
Heriotza | Viena, 1870eko uztailaren 22a (42 urte) |
Hobiratze lekua | Vienna Central Cemetery (en) St. Marx Cemetery (en) |
Familia | |
Aita | Johann Strauss I.a |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Vienako unibertsitate teknologikoa |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea eta orkestra zuzendaria |
Genero artistikoa | musika klasikoa |
Musika instrumentua | biolina |
|
Josef Strauss (1827ko abuztuaren 20a - 1870eko uztailaren 22a) austriar musikagile bat izan zen.
Mariahilfen jaio zen, gaur egungo Vienan. Bere aita Johann Strauss I.a eta Maria Anna Streim ziren, eta Johann Strauss II.a eta Eduard Straussen anaia zen. Bere aitak nahi zuen militar karrera egitea Austria-Hungariako armadan. Franz Dolleschalekin ikasi zuen musika eta Franz Anton Riesekin ikasi zuen biolina jotzen.
Ingeniaritza ikasi zuen, eta Vienako hirian lan egin zuen ingeniari eta diseinatzaile gisa. Kalea garbitzeko zaldiz tiratutako ibilgailu bat diseinatu zuen eta matematikari buruzko bi testu-liburu sortu zituen[1]. Straussek artista gisa beste eremu batzuk ere landu zituen, margolaritza, poesia, antzerkigintza, kantua eta asmatzaileen eremuan[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «The Johann Strauss Society of Great Britain» www.johann-strauss.org.uk (Noiz kontsultatua: 2018-12-29).
- ↑ «The Johann Strauss Society of Great Britain» www.johann-strauss.org.uk (Noiz kontsultatua: 2018-12-29).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Josef Strauss |