Edukira joan

Odds BK

Wikipedia, Entziklopedia askea
Odds Ballklubb
Sorrera1894
Futbol zelaiaSkagerak Arena
edukiera: 13.500 lagun
inaugurazioa: 1923
PresidenteaNorvegia Trond Haukvik
EntrenatzaileaNorvegia Jan Frode Nornes
LigaEliteserien
202310.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Odds Ballklubb edo Odd Norvegiako futbol taldea da, Skien hirikoa. Norvegiako futbol ligarik irabazi ez duen arren Kopa gehien dituena da, 12 hain zuzen ere.

Taldea 1885ean sortu zen IF Odd izenarekin baina futbolaren atala 1894koa da. Izena Viktor Rydbergen Seierssverdet eleberri arrakastatsutik atera zuten, bertako heroia Orvar Odd baitzen.

Norvegiako Kopa 1902an hasi zen jokatzen eta 1937an Liga hasi arte berau izan zen herrialdeko txapelketarik garrantzitsuena. Odds BK-k 1931 artean 11 kopa oirabazi zituen eta Norvegiako erreferentzia taldea bihurtu zen. Ordutik aurrera profesionalismoa iritsi zen eta taldearen lehiakortasuna nabarmen jeitsi zen. 1951 eta 1957an ligan bigarren gelditu zen, orain arteko emaitza onena du, eta 1960an kopako final berri bat jokatu zuen baina galdu egin zuen.

XXI mendea hastearekin batera talde indartsua osatu zuen eta 2000 urtean Kopa berria irabazi zuen, garaipen gehien dituen taldea bihurtuz. 2002an jokatu zuen orain arteko azken finala baina Vålerengak 1-0 irabazi zion.

1994 Odd Grenland izena hartu zuen, Skienetik haratago Grenland barruti osoaren ordezkaria izateko, baina 2013an aurreko Odds BK izenera itzuli da. 2014an ligako hirugarrena izan da eta kopako finala jokatu du. 2016an ere hirugarrena izan da berriz.

Norvegian: 12

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Liga (0): bigarrena 1951 eta 1957an.
  • Kopa (12): 1903, 1904, 1905, 1906, 1913, 1915, 1919, 1922, 1924, 1926, 1931, 2000.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]