Organofosfato
Organofosfato | |
---|---|
Konposizioa | fosforo eta oxigeno |
Mota | organophosphorus ester (en) eta phosphate ester (en) |
Identifikatzaileak | |
Gmelin | 37734 |
MeSH | D010755 |
Kimika organikoan organofosfatoak organofosforo konposatuen klase bat da, O=P(OR)3 formula dutenak eta azido fosforikoaren estertzat jotzen direnak. Horietan fosfato molekulak alkilo edo arilo ordezkatzaileak ditu lotuta[1].
Organofosfatoek familia ugaria eta dibertsoa osatzen dute. Batzuk biomolekulen osagarri dira, etsenplurako DNA, RNA edo ATPa. Halaber, intsektizida (paratioia, fenitrotioia eta malatioia), herbizida, nerbio-agente (sarin eta tabun) eta sugar-atzeratzaile gisa baliatzen dira industrian. Janari-ontzietako polimeroen plastifikatzaile bezala usatzen dira.
Airean, uretan, lurrean eta elikagaietan poluitzaile moduan detektatu dira kontzentrazio adierazgarrietan[2].
Sintesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Industrian organofosfatoak sintetizatzen dira fosforil kloruroa alkoholekin erreakzionaraziz.
Naturan fosforilazioz sintetizatzen dira entzimen laguntzaz.
Toxikotasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Organofosfato asko nerbio-gas indartsuak dira, eta nerbio-zeluletan azetilkolinesterasaren (AChE) ekintza inhibitzen dute. Mundu osoan pozoitze arrazoi arruntenetako bat dira organofosfatoak, eta, sarritan, nahita erabiltzen dira norbere buruaz beste egiteko nekazaritza-eremuetan.
Organofosfatoak bide guztietatik xurga daitezke, arnastuz, irentsiz eta azalean zehar. Azetilkolinesterasa entzimaren inhibizio-efektuek azetilkolina gehiegi metatzea eragiten dute organismoan. Hala ere, haren toxikotasuna ez da fase akutura mugatzen eta ondorio kronikoak luzaroan ikusi dira. Azetilkolina bezalako neurotransmisoreak oso garrantzitsuak dira garunaren garapenean, eta organofosfato askok ondorio neurotoxikoak dituzte garatzen ari diren organismoetan, baita esposizio-maila apaletan ere.
Organofosfato batzuk kartzinogenotzat jotzen dira, adibidez, 2-etilhexildifenil fosfatoa (EHDPP) plastifikatzaile gisa baliatzen dena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Greaves, Alana K.; Letcher, Robert J.; Chen, Da; McGoldrick, Daryl J.; Gauthier, Lewis T.; Backus, Sean M.. (2016-10-01). «Retrospective analysis of organophosphate flame retardants in herring gull eggs and relation to the aquatic food web in the Laurentian Great Lakes of North America» Environmental Research 150: 255–263. doi: . ISSN 0013-9351. (Noiz kontsultatua: 2023-05-09).
- ↑ (Ingelesez) Fernández-Arribas, Julio; Moreno, Teresa; Eljarrat, Ethel. (2023-05-01). «Human exposure to organophosphate esters in water and packed beverages» Environment International 175: 107936. doi: . ISSN 0160-4120. (Noiz kontsultatua: 2023-05-09).