Edukira joan

Lagan ibaia

Koordenatuak: 54°41′28″N 5°47′06″W / 54.691°N 5.785°W / 54.691; -5.785
Wikipedia, Entziklopedia askea
Lagan ibaia
Abhainn an Lagáin (irlanderaz)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera86 km
Geografia
Map
Koordenatuak54°41′28″N 5°47′06″W / 54.691°N 5.785°W / 54.691; -5.785
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ipar Irlanda
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera560 km²
Bokalea
()
Irlandako itsasoa eta Belfast aintzira

Lagan ibaia (gaeleraz Abhainn an Lagáin), Ipar Irlandako ibai bat da, Belfasten itsasoratzen dena.

Slieve Croob mendilerroan sortzen da 119 metrotako altueran eta Antrim eta Down konderrien arteko lautadan egiten du aurrera, konderri bien arteko muga eginez. Horrela iristen da Belfastera eta bertan itsasoratzen da. Hainbat ibairen urak jasotzen ditu, nagusiena Ravernet da, eta beste batzuk Carryduff eta Farset dira. Farset ibaiak Laganekin bat egiten duen puntuan hasi zen sortzen Belfast.

Honako herri hauek zeharkatzen ditu:

XIX mendean eraikitako ubideek eta desbideraturiko errekek posible egin zuten Neagh lakua eta Belfast arteko nabigazioa. XX mendean autobidea eraikitzean ibaian nabigatzeari utzi egin zitzaion. Oraintsu Lisburn eta Belfast arteko nabigazioa berrezarri da.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]