Lankide:Losame/Proba orria
Ariane Lopez-Huici (Biarritz (Frantzia), 1945eko abuztuaren 5a) argazkilari lapurtarra da, eta New York eta Paris artean bizi da.
Bere lana arrakastaz aurkeztu da nazioarteko erakundeetan, besteak beste, Valentziako Arte Modernoaren Institutoan, Espainia; Grenobleko Museoa, Frantzia; PS1-Moma, New York, AEB; Frantses Institutoa, New York, AEB. Galerietan ere bai: AC Project room, New York; Galerie Franck, Paris. Arreta kritiko handia jarri dute haren lanean arte historialari eta idazle entzutetsuek, hala nola Arthur Danto, Edmund White, Yannick Haenel, Julia Kristeva eta Carter Ratcliff-k.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ariane Lopez-Huici Biarritzen, Frantzian, jaio zen 1945ean. Gurasoak Eugenio Lopez-Huici euskal-txiletarra eta Evelyne Belly lorrenatarra ditu. Izeba-amona Eugenia Huici Errázuriz arte babeslea zen, Stravinskyren eta Picassoren laguna, baita modelo ere Picassoren erretratu eta marrazki sorta ezagun batean. 1970ean, Frantzian eta Italian arte eskola amaitu ondoren, Lopez-Huici bilakatu zen Nelson Pereira dos Santos zinemagile brasildarraren laguntzaile, Brasilgo Cinema Novo-ren aitatzat hartua berau. Haren ondoan ikasi zituen argiztapen eta argazki teknikak. Halaber, lotura iraunkorra garatu zuen urte horietan abangoardiako zinemarekin eta bat-batekotasun artistiko mota guztiekin.
Lopez-Huiciren lana giza gorputzera bideratuta dago, edertasun kanon konbentzionalak etengabe urratuz. Giza abenturaren itzaleko eremuak areagotzeko, zuri-beltzeko argazkiak erabiltzen ditu, pikor nabarmenez eta beltz sakonez markatuak. Aviva, Dalila eta Holly sailek erakusten dute argazkilariak gorputz Rubeneskoekiko duen grina. Adama & Omar eta Kenekoubo Ogoïre sail afrikarretan agerian dago haren interesa adierazpen fisiko eta sentsual mota guztietan. Rebelles eta Triumph telesailetan emakume atseginzale talde bat ageri da beren dotorezia aldarrikatuz. Priscille / Hecate sailak (2009-2011) - modelo elbarri baten erretratu biluziak - aldarrikatzen ditu zatikatutako gorputzaren benetako edertasuna eta nortasuna, Rodinen tradizioan.
Urte askoan gorputz biluziaren argazkiak egin ondoren, ezohiko erronka izan zen López-Huicirentzat lan egitea Shani Ha-rekin (2013-2016) eta haren ehungintza-eskulturekin, janzteko eginak. Bere irudiek, David Cohen arte kritikariak dioen moduan, iradokitzen dute "gorputzaren ideia bat, zerbait bizi, egiazko eta oraingoa balitz bezala". [1] Francis Marmande-ren iritziz, López-Huicik argiztatu egiten du modeloa eta indarra ematen dio hausteko ikusten duguna edo ikusten ez duguna. "[2]
Estatuak eta abstrakzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alain Kirili eskultorearekin ezkondu zen 1977an. Urte horretan bertan egin zuen emakume bakarreko lehen erakusketa Dartmouth College-n (New Hampshire). 1979an, Indiara egin zuen bigarren bidaian, Kharajuraho-ko tenplu erotiko ospetsua bisitatu zuen eta haren argazkiak egin, Indiar Estasia saila sortuz. Hurrengo urtean, New Yorkera aldatu zen Kirilirekin.
1983an, MoMA PS1-n (New York) erakutsi zuen Istanbulen ataratako argazki sorta bat Suleiman Bikainaren Hilobiak izenburupean. Bi urte geroago, 1989an, In Abstracto saila sortu zuen.
Modeloa: etengabeko errebelazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Daniel D. dantzaria ezagutu zuen 1989an, Solo Absolu sailean modelo izan zena. Lan hori Lopez-Huiciren sail harrigarrienetariko bat izan zen eta bertan egin zizkion argazkiak gizonezko bati masturbatzen ari zela.[3] Manhattan-en (New York) aurkeztu zen 1994an, Ac Project Room Gallery-n.[4]
1999an, Parisen aurkeztu zuen lehen aldiz Aviva saila, Galerie Frank-en. Sail horrek ezinbesteko garrantzia izan zuen Lopez-Huicik gorputz urratzaileari buruz egin zuen ikerketa lanean. Aviva, emakume handi eta ederra, ohean etzanda edo eserita harrotasunez.[5]
2003an, Mendebaleko Afrikan bidaiatu zen eta honakoei egin zizkien argazkiak: Adama eta Omar borrokalariei, Dakarren; Kenebouko Ogoïre zeremonia-maisuari, Malin; eta Les Élégantes, Saint Louis-en (Senegal). Borrokalari afrikarren saila New York-en erakutsi zuen 2005ean.[6]
2007an, Lopez-Huicik bere biluzien sorta bat erakutsi zuen New York Studio Eskolan, batez ere Rebelles eta Triumph sail berriak. Carter Ratcliff idazle eta kritikariak erakusketaren katalogoan dioenez, “ López Huici argazkilaria da. Ez da haragiaren beldur. Ez dago maiteminduta forma hutsarekin, ezta forma lohiarekin ere, izan ere, ez du sinesten dikotomia sinpleetan”.[7]
2010ean, Gorputz Zatikatua izeneko saila erakutsi zuen, Priscille izeneko modelo ezinduarekin eginda. New Yorken izan zen, French Institute/Alliance Francaise-n. Erakusketan bertan aurkeztu zen Free Bodies liburuxkan, Guy Sorman-ek honakoa idatzi zuen: Arianeren argazkiek lotsagabeki jartzen dute agerian zenbateraino erreprimitzen ditugun gorputzak geure garaian, baita Mendebalean ere, (... ) eta baimena ematen digu Priscilleri begiratzeko eta ederra irizteko”[8]
Lopez-Huiciren hitzetan, Paul Audi lagun eta filosofoari esanda, “ Nire argazki guzti-guztietan biluzik agertzen dena ez da gizakia bera, baizik eta haren gizatasuna… Gizatasun horrek dei egiten dit eta animatu”[9]
Erakusketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2016 Art 3 Gallery, New York City
- 2014 Musée des Beaux-Arts de Caen, Caen, Frantzia
- 2013 Hionas Gallery, New York
- 2012 New York University, Paris
- 2010 Alliance Francaise, New York
- 2007 New York Studio School, New York
- 2004 Arte Modernoaren Institutoa (IVAM), Valentzia, Espainia
- 2004 Grenobleko Museoa, Grenoble, France
- 2002 Ecole d’arts Plastiques, Chatellerault, France
- 2000 Galerie Frank, Fiac, Paris
- 1999 Galerie Frank, Paris
- 1996 AC Project Room, New York
- 1994 AC Project Room, New York
- 1993 Gérard Delsol & Laurent Innocenzi Gallery, Paris
- 1992 Colt Gallery, Nice, France
- 1988 Kunst Station Sant Peter, Kolonia, Alemania
- 1988 Marina Urbach Gallery, New York
- 1988 Philadelphia Museum of Judaica, Philadelphia, AEB
- 1984 Galerie Dominique Marchès, Chateauroux, France
- 1983 Photography Center, Los Angeles, AEB
- 1982 P.S.1, Long Island City, New York
- 1982 New York University, La Maison Francaise, New York
- 1980 Diane Brown Gallery, Washington, AEB
- 1978 Hal Bromm Gallery, New York
- 1977 Dartmouth College, Hanover, New Hampshire, AEB
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Cohen, David. (2007). Ariane Lopez-Huici. New York Studio School.
- ↑ Txantiloi:Frantsesa Marmande, Francis. (2002ko urriak 22). "Des secrets entre ombre et Lumiere". Le Monde.
- ↑ (Ingelesez) Siegel, Jeanne. (1993ko iraila). "Unveiling the male body". Art Press.
- ↑ (Ingelesez) Kristeva, Julia. (1994). A conversation between julia Kristeva and Ariane Lopez-Huici. AC Project Room.
- ↑ (Ingelesez) Danto, Arthur. (1999). The enfleshment of the self. Galerie Frank, Paris.
- ↑ (Ingelesez) White, Edmund. (2004). The sacred monsters of Arian Lopez-Huici. Valencia: IVAM.
- ↑ (Ingelesez) Ratcliff, Carter. (2004). Ariane Lopez-Huici : Two or Three Things We Know About Her. Valencia, Spain: IVAM.
- ↑ (Ingelesez) Sorman, Guy. (2010). Free Bodies. New York: FIAF.
- ↑ Txantiloi:Frantsesa Audi, Paul. (2004). L’exemplarité du modèle. Valencia: IVAM.