Limoneno
Limoneno | |
---|---|
Formula kimikoa | C10H16 |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
MolView | 3D eredua |
Konposizioa | karbono eta hidrogeno |
Mota | p-menthane monoterpene (en) |
Ezaugarriak | |
Dentsitatea | 0,8411 g/cm³ |
Fusio-puntua | −74,25 °C |
Masa molekularra | 136,125201 Da |
Arriskuak | |
NFPA 704 | |
Autoignizio tenperatura | 255 °C |
Flash-puntua | 42 °C |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | XMGQYMWWDOXHJM-UHFFFAOYSA-N |
CAS zenbakia | 138-86-3 |
ChemSpider | 20939 |
PubChem | 22311 |
Reaxys | 774123 |
Gmelin | 15384 |
ChEMBL | CHEMBL15799 |
RTECS zenbakia | GW6360000 |
ZVG | 13470 |
DSSTox zenbakia | GW6360000 |
EC zenbakia | 231-732-0 |
ECHA | 100.004.856 |
CosIng | 40731 eta 57187 |
MeSH | D000077222 |
RxNorm | 1426477 eta 28730 |
Human Metabolome Database | HMDB0032473 |
KNApSAcK | C00000823 eta C00003043 |
UNII | 9MC3I34447 |
NDF-RT | N0000146762 |
KEGG | D00194 |
Limonenoa monoterpenoide zikliko bat da, lipido saponifikaezina beraz. Zitrikoen azaleko osagai nagusia da[1], izena ere limoiaren azaletik datorkio.
Egitura eta erreakzio kimikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Limonenoa likido koloregabea da giro tenperaturan.
Hidrokarburo alifatikoa den arren egitura ziklikoa du. Karbono asimetriko bat ere badu eta ondorioz bi isomero ditu, R- edo D-limonenoa eta S-edo L-limonenoa. Isomeroek usain desberdina dute, D-limonenoak limoi usaina du eta L-limonenoak pinuaren usainaren antzekoa du[1]. Naturan D-limonenoa agertzen da nagusiki.
Aireko hezetasunak oxidatu egiten du eta karbeola edo karbona sortzen ditu, limoneno oxidoak[2]. Sulfuroaren presentzian deshidrogenatu egiten da eta p-zimenoa ematen du[3].
Tenperatura 300 °C-raino igotzen bada diterpenoa eratzen du.
Ekoizpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Landare zitrikoek geranil pirofosfatoa ziklatuz ekoizten dute. Industrialki ekoizteko zitrikoen azala hartu eta bi metodo erabiliz lortzen da, zentrifugazioz eta lurrun bidezko distilazioz.
Erabilerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oso erabilera anitzak ditu limonenoak:
- Disolbatzaile biodegradagarri gisa garrantzia handia hartu du azken urteetan[2]. Honetaz gain garbikari, margo, itsasgarri eta abarretan erabiltzen da.
- Farmazia eta elikagai industrian aromatizatzaile gisa erabiltzen da. Elikagaietan zapore indartzailea ere bada, edari, txikle, gozoki eta abarretan[1].
- Intsektizidetan ere agertzen da gizaki eta abereei kalterik egin ez eta intsektuak hiltzeko gaitasuna baitu[1].
- Uretan disolbagarritasun txikia du eta koipegabetzile funtzioa duten produktuetan erabiltzen da, toxikoagoak diren sustantziak ordezkatuz[2].
- Histologia ikerketak egiteko ehunak prestatzeko erabiltzen da, aurrez erabiltzen zen xilenoak baino toxizitate txikiago baitu.
Toxikotasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Limonenoa eta bere forma oxidatuak larruazalean eta arnas bideetan narritagarria da[1], baina horretarako esposizio oso handiak izan behar dira.
Bestalde molekula sukoia da eta kontu handiz manipulatu behar da.
Izaki bizidun urtarrentzako toxikoa da[1].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e f (Ingelesez) Pubchem. «Limonene, (+)-» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2018-12-27).
- ↑ a b c (Ingelesez) Karlberg, Ann-Therése; Magnusson, Kerstin; Nilsson, Ulrika. (1992). «Air oxidation of d-limonene (the citrus solvent) creates potent allergens» Contact Dermatitis 26 (5): 332–340. doi: . ISSN 1600-0536. (Noiz kontsultatua: 2018-12-27).
- ↑ Weitkamp, A. W.. (1959-07-01). «I. The Action of Sulfur on Terpenes. The Limonene Sulfides» Journal of the American Chemical Society 81 (13): 3430–3434. doi: . ISSN 0002-7863. (Noiz kontsultatua: 2018-12-27).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lipidoak | ||
---|---|---|
|