Materia organiko
Itxura
Konposatu organikoa karbonoa duten sustantzia kimikoak dira, gehienbat izaki bizidunek eratuak. Lotura horiek karbonoen arteko lotura kobalenteak izan ohi dira. Elementu hauek eta beste zenbait izaten dituzte askotan: oxigenoa, nitrogenoa, sufrea, fosforoa, boroa eta halogenoak. Ez dira molekula organikoak karburoak, karbonatoak eta karbono oxidoak dituzten konposatuak.
Molekula organikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sakontzeko, irakurri: «Molekula organiko»
Molekula organikoak bi motatakoak izan daitezke:
- Molekula organiko naturalak: batez ere izaki bizidunek sintetizatzen dituztenak. Biomolekulak dute izena, eta biokimikan ikasten eta aztertzen dira.
- Molekula organiko artifizialak: Naturan ez dauden substantziak dira. Gizakiak sortu ditu; adibidez, plastikoak. Molekula organikoak eta inorganikoak banatzen dituen muga ez da garbia; batez ere, karbonoaren hidrogenoaren loturetatik eratorritakoak dira konposatu organikoak. Horren arabera, azido karbonikoa inorganikoa da, eta azido formikoa, berriz, organikoa. Eta anhidrido karbonikoa eta karbono monoxidoa konposatu inorganikoak dira. Edonola ere, molekula organiko orok karbonoa dute. Horrek ez du esan nahi karbonoa duten molekula guztiak molekula organikoak direnik.