Manuel de Pedrolo
Manuel de Pedrolo i Molina (1918ko apirilaren 1a – 1990eko ekainaren 26a) katalanezko idazlea izan zen. 1918. urtean Aranyón (Segarra) jaio zen, eta haurtzaro eta nerabezaro Tàrregan igaro zuen. 1935. urtean Bartzelonara joan zen.
1950. urtean argitaratutako poema liburu batekin hasi zuen bere literatura ekoizpena. 1953an bere lehenbiziko eleberria argitaratu zuen, Es vessa una sang fàcil. 1954an Premi Joanot Martorell saria irabazi zuen, eta horrez geroztik egungo katalan eleberrien ekoizle irmo eta oparoena bihurtu zen.
Minbiziaz Barcelonan hil zen 1990. urtean.
Ekoizpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere eleberrien artean daude:
- La mà contra l'horitzó
- Balanç fins a la matinada
- Cendra per Martina
- Mecanoscrit del segon origen (1974)
Ipuinak ere argitaratu ditu:
- Crèdits humans
Baita antzerki lanak ere:
- Cruma
- Homes i no
- Situació bis
Jasotako sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Joanot Martorell, 1954, Estrictament personal-ekin.
- Víctor Català, 1956, Crèdits humans-ekin.
- Sant Jordi, 1962, Balanç fins a la matinada-rekin.
- Lletra d'Or, 1966, Cendra per Martina-rekin.
- Prudenci Bertrana, 1968, Estat d'excepció-rekin.
- Premi d'Honor de les Lletres Catalanes, 1979.
Pedrolo euskaraz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1989an Jokin Lasak Pedroloren eleberri ezagunenaren euskarazko itzulpena argitaratu zuen: Bigarren jatorrizko makinizkribua (Donostia:Elkar. ISBN:84-7529-682-3. Jatorrizko izenburua: Mecanoscrit del segon origen (1974).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Manuel de Pedrolo |