Manxera
Manxera | |
---|---|
Gaelg | |
Manxeraren dialektoen mugak. | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Man uhartea |
Hiztunak | Lehen hizkuntza: 56[1] Bigarren hizkuntza: 1.689 (biztanleen % 2,2) (2001) |
Rankinga | Ez 100 mintzatuenen artean |
Ofizialtasuna | Man uhartea |
UNESCO sailkapena | 5: arrisku kritikoan |
Araugilea | Coonseil ny Gaelgey |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza zeltak Uhartetar hizkuntza zeltak Hizkuntza goidelikoak | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | aditza-subjektua-objektua, nominatibo-akusatibo hizkuntza, hizkuntza azentuala eta hizkuntza fusionatzailea |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | gv |
ISO 639-2 | glv |
ISO 639-3 | glv |
Ethnologue | glv |
Glottolog | manx1243 |
Wikipedia | gv |
Linguasphere | 50-AAA-aj |
Linguist List | glv |
UNESCO | 387 |
IETF | gv |
Endangered Languages Project | 8601 |
Manxera[2] (manxeraz, Gaelg edo Gailck[3]; ingelesez, Manx) —Manxeko gaelera izenaz ere ezaguna— Man uhartean (Erresuma Batua) hitz egiten den zelta hizkuntza da. Gaelera hizkuntzen azpitaldean sailkatzen da.
1974an hil zen Ned Maddrell, manxeraren usadiozko azken hiztuna. 1980ko hamarkadan, helduaroan manxera ikasia zuten hainbat ekintzailek beren seme-alabak elebidun hezteari ekin zioten, manxera eta ingelesa irakatsita.[4] Egun, hizkuntza biziberritzeko ahalegin horien ondorioz, berriz ere badira manxera lehen hizkuntzatzat duten hiztunak, horietako asko haurrak.[1] Izan ere, eskolak emateko hizkuntzatzat manxera darabilte Bunscoill Ghaelgagh (ahoskera: [bʊn-skolʲ ɣɪlgax]) ikastetxean. Man uharteko Balley Keeill Eoin herriko (ingelesez, Saint John's) Lehen Hezkuntzako eskola horretan, 4 urtetik 11ra bitarteko haurrak hezten dituzte.[5]
Hiztegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jarraian, manxerazko hitz batzuk inguruko hizkuntzetakoekin (ingelesa, Eskoziako gaelera eta irlandera) alderatzen dira. Irlanderazko edo Eskoziako gaelerazko baliokidea aukeratzean, kasu bakoitzean bietatik gertukoena hartu da.
Argipena: gd = Eskoziako gaelera, ga = Irlandako gaelera
Manxera | Euskara | Irlanderazko edo Eskoziako gaelerazko baliokidea |
Moghrey mie | Egun on | Maidin mhaith (ga), Madainn mhath (gd) |
Fastyr mie | Arratsalde on / Arrasti on | Feasgar math (gd) |
Slane lhiat | Agur | Slán leat (ga), Slàn leat (gd) |
Gura mie ayd | Eskerrik asko | Go raibh maith agat (ga) |
baatey | txalupa | bàta (gd), bád (ga) |
barroose | autobus | bus (ga eta gd) |
blaa | lore | bláth (ga) |
booa | behi | bó (ga eta gd ) |
cabbyl | zaldi | capall (ga) |
cashtal | gaztelu | caisleán (ga), caisteal (gd) |
creg | harri / arroka | carraig (ga), creag (gd) |
eeast | arrain | iasc (ga), iasg (gd) |
ellan | uharte | eilean (gd), oileán (ga) |
gleashtan | auto / ibilgailu | gluaisteán (ga) |
kayt | katu | cat (ga eta gd) |
moddey | txakur | madadh (ga eta gd), madra (ga)) |
shap | denda | siopa (ga) |
thie | etxe | taigh (gd), teach (ga)) |
eean | txori | éan (ga), eun (gd) |
jees | pare / bikote | dís (ga), dithis (gd) |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b 2006ko irailean, 56 ikaslek Manxerazko Eskolan ikasten zuten. Horiek manxera lehen hizkuntza duten hiztun gisa hartzen dira, umetatik manxera eta ingelesa, maila berean, ikasi baitituzte.
- ↑ 47. araua - Hizkuntza hilak eta klasikoak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-12-23).
- ↑ Ikus hizkuntza horri buruzko artikulua, manxeraz.
- ↑ (Ingelesez) K. David HARRISON: «Manx: How a Unique Island Got Its Voice Back», National Geographic, 2015-02-20.
- ↑ Bunscoill Ghaelgagh eskolaren webgunea, manxeraz eta ingelesez (2010eko uztailaren 7an hartua).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Manxeraren Ikasketa Gunea
- (Ingelesez) Manxerari buruzko estekak
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |