Milpiribil
Milpiribil edo "Pinpil" | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.279 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°56′28″N 2°20′51″W / 42.94105°N 2.34747°W |
Mendikatea | Urkilla mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Zalduondo/Gordoa/Araia/Otzaurte/Arantzazu |
Milpiribil edo "Pinpil" Araba eta Gipuzkoa artean kokatuta dagoen mendia da, Lautada eta Debagoiena artean, Urkilla mendilerroan dagoen tontorrik garaiena dena 1.279 metrorekin.
Mendebaldean Elgeako mendilerroarekin lotzen du Gainlaburreko lepoak (1.044 m), eta ekialdean Altzaniako mendilerroarekin Lizarrate edo San Adrian ezagunak (1.005 m).
Irispideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Petroleroak edo Zumarraunditik (Zalduondo), Urbiarantz abiatu behar da, Askiola leporantz heldu arte. Mendebalderantz jarraituz, ezkerretara Onbakutz eta eskuinetara Burgalaitz utzi behar da, Pagomakurra izeneko leporantz heltzeko. Toki honetatik, azken igoera bat egin eta tontorrera heltzen da.
Galarretatik, Pagarrate edo Zelaibizkar lepoetatik hel daiteke. Lehenengo kasuan, Malkorra labarretik doa igoera. Labar hau Malkorra eta Milpiribil mendien artean sartzen da. Bigarren kasuan, Astibarri labarra zeharkatu behar da, lehenengoarengandik paraleloan doana. Gordoatik, igoera oso antzekoa da.
Gipuzkoatik, berriz, Arantzazu da mendi hontara igotzeko tokirik egokiena. Hemendik, Urbiarantz abiatu behar da. Hona heldu ondoren, Bolaleku leporantz joan behar da, Zabalaitz mendiaren hegoekialdean. Petrinaitz mendiaren tontor lau eta basotsua inguratuz, Urbiatik San Adrianera doan bidean sartu behar da. Zelaibizkar lepoan, Urkillako mendilerrora batu behar da, eta Milpiribilen tontorra mendebaldean geratzen da, distantzia gutxira. San Adrianera Otzaurtetik igotzen denez, tuneletik Urbiara doan bideari jarraiki, Zelaibizkar lepora hel daiteke, eta, hemendik, tontorrera.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Gailurretik ateratako argazkia.
-
Gailurretik ateratako argazkia.
-
Gailurretik ateratako argazkia.
-
Gailurretik ateratako argazkia.
-
Gailurreko buzoiko idazkuna.
-
Gailurreko buzoia.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |