Edukira joan

Novo Mesto

Koordenatuak: 45°47′53″N 15°09′46″E / 45.7981°N 15.1628°E / 45.7981; 15.1628
Wikipedia, Entziklopedia askea
Novo Mesto
Novo mesto
Novo Mesto
hiria
Administrazioa
Herrialdea Eslovenia
EskualdeaHego-ekialdeko Eslovenia
AlkateaGregor Macedoni
Izen ofizialaNovo mesto
Jatorrizko izenaNovo mesto
Posta kodea8000
Geografia
Koordenatuak45°47′53″N 15°09′46″E / 45.7981°N 15.1628°E / 45.7981; 15.1628
Map
Azalera235,7 km²
Altuera202
Demografia
Biztanleria24.183 (2020ko urtarrilaren 1a)
848 (2018)
alt_left 12.030 (%49,7) (%50,3) 12.153 alt_right
Dentsitatea726 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakLangenhagen, Vilafranca del Penedès, Bihać (en) Itzuli, Yixing (en) Itzuli, Leskovac (en) Itzuli, Vršac (en) Itzuli, Herceg Novi, Toruń eta Trnava
MatrikulaNM
http://www.novomesto.si www.novomesto.si

Novo Mesto (ˈnɔːvɔ ˈmeːstɔ ahoskatua, alemanez: Neustadtl), Esloveniako zazpigarren hiria da, Hego-ekialdeko Esloveniako hiri handiena. 2014ko erroldaren arabera 55.527 biztanle ditu.

Kroaziako mugatik gertu dago eta Krka ibaiak zeharkatzen du hiria.

Novo Mesto izenak "herri berria" esan nahi du.

Hallstatt kulturaren garaiko aztarnak aurkitu dira lurraldean.

1170 urteko agiri batean Graben gaztelua aipatzen da, baina hiria bera Rudolf IV.a Austriakoak fundatu zuen 1365ean Rudolfswerth izenarekin, Karniolako duke izendatua izan eta urtebetera. XV mendean Naustadt ("hiri berria") zena hartu zuen. Hurrengo mendeetan Austria-Hungariako Inperioan egon zen.

Lehen Mundu Gerraren ondoren Jugoslaviako Erresuman gelditu zen eta izena eslovenierara aldatu zuen, Novo Mesto bihurtuz. Bigarren Mundu Gerran nazien eta italiarren esku ere egon zen. Ondoren Jugoslavian gelditu zen, Esloveniako Errepublika Sozialistaren barnean.

1958an Ljubljana eta Zagreben arteko autopista eraiki zen eta Novo Mestotik pasatzen zenez Novo Mestok garapen handia izan du ordutik.

Novo Mestokoa den KK Krka saskibaloi taldea Esloveniako bigarrena da palmaresari dagokionez. 2010 eta 2014 artean herrialdeko ia txapelketa guztiak irabazi ditu.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiritar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]