Nafarroako Eskualde Euskaldun
1986an onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Nafarroako Eskualde Euskalduna edo Eremu Euskalduna Nafarroa osatzen duten hiru hizkuntz eremuetako bat da. Eremuak Nafarroaren iparraldeko udalerriak barne hartzen ditu, gutxi gorabehera: hor, euskara hizkuntza ofiziala da, gaztelaniarekin batera eta beraz, bertako erakunde-hizkuntza euskara da, gaztelaniarekin batera. Azken hamarkadetan zehar legeak hainbat aldaketa izan dituenez, zenbait udalerri geroago sartu ziren eremu euskaldunera.
Mugak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eremu euskaldunak 64 udalerri txiki hartzen ditu bere baitan (horietako bat ere ez da 10.000 biztanle baino gehiagokoa), denak ere Nafarroako ipar-mendebaldeko atlantiar eta Pirinioetako bailaretakoak. 2012an, Nafarroako biztanleria osoaren % 9 bizi zen bertan. Eremu euskalduneko biztanleen % 67,3 euskal hiztunak ziren 2001ean. Datuak mantentzeko joera du.[1]
Udalerriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun, Nafarroako Eremu Euskalduna udalerri hauek osatzen dute:
Abaurregaina, Abaurrepea, Altsasu, Anue, Araitz, Arantza, Arano, Arakil, Arbizu, Areso, Aria, Aribe, Arruazu, Atetz, Auritz, Bakaiku, Basaburua, Baztan, Bera, Bertizarana, Betelu, Donamaria, Doneztebe, Etxalar, Etxarri Aranatz, Elgorriaga, Eratsun, Ergoiena, Erroibar, Esteribar, Ezkurra, Garaioa, Garralda, Goizueta, Hiriberri (Aezkoa), Igantzi, Imotz, Irañeta, Irurtzun, Ituren, Iturmendi, Labaien, Lakuntza, Lantz, Larraun, Leitza, Lekunberri, Lesaka, Luzaide, Oitz, Olazagutia, Orbaitzeta, Orbara, Orreaga, Saldias, Sunbilla, Ultzama, Urdazubi, Urdiain, Urrotz, Uharte Arakil, Ziordia, Zubieta, Zugarramurdi.[2]
Horien artetik udalerririk aipagarrienak Baztan (7.800 biztanle inguru), Altsasu (7.600 biztanle inguru), Leitza (2.900 biztanle inguru), Etxarri Aranatz (2.400 biztanle inguru) eta Irurtzun (2.200 biztanle inguru) dira.
Legedia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafarroako eremu euskaldunarentzat Foru Hobekuntzaren 9. artikuluan ezarritako euskararen koofizialtasun-erregimenaren arabera, Euskararen Foru Legeak ezartzen duenez, eremu horretan herritarrek administrazioarekin harremanak euskaraz egin ditzakete eta zerbitzu publikoak bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan jaso. Halaber, eremu euskalduneko herritarrei martxan jar dezaketen administrazio-prozedura izapidetzeko hizkuntza hautatzeko ahalmena ematen zaie, eta, gainera, prozedura beraren abiarazle bat baino gehiago egonez gero, izapidetze-hizkuntza abiarazleen artean adosten dutena izango da. Enplegu publikoaren arloan xedatzen da hizkuntz eremu horretan kokatuta dauden administrazioek zehaztuko dutela euskararen jakintza zein plazatan izango den derrigorrezkoa, eta gainerako guztietan euskaraz jakitea merezimendutzat hartuko da. Gaur egun, eremu horretako lanpostu bat eskuratzerakoan, enplegu publikoko lehiaketa baten guztizko puntuazioan euskarak duen pisua guztizkoaren % 6koa da, eta % 10 artekoa izan daiteke, harreman bereziak eskatzen dituzten lanpostuen kasuan.
Eremu horretan, euskal toponimoak baliatuko dira izen ofizialtzat, gaztelaniaz bestelako deitura bat ez badago behintzat. Kasu horretan, biak erabiliko dira.
Irakaskuntzari dagokionez, guraso-aginteak edo tutoretzak edo, hala badagokio, ikasleak berak aukeratutako hizkuntza ofizialean jasoko dute hezkuntza ikasleek. Unibertsitateaz kanpoko hezkuntza-mailetan, nahitaezkoa izango da euskara nahiz gaztelania irakastea hizkuntza ofizial gisa, eta, horretaz gain, ikasleek, oinarrizko eskolatzearen amaieran, bi hizkuntzetan behar besteko trebakuntza-maila dutela egiaztatzea. Horretarako, 159/1988 Foru Dekretuak, Euskararen Foru Legea garatzen duenak, baimena ematen die eremu honetako ikastetxeei hurrengo hezkuntza-ereduak emateko: A eredua (euskara irakasgai gisa, gaztelania hizkuntza nagusi gisa), D eredua (euskara hizkuntza nagusi gisa, gaztelania irakasgai gisa) edo B eredua (bi hizkuntzak hizkuntzak irakas-hizkuntza gisa, parekotasunean). Hala ere, Lehen Hezkuntza edo horren ondorengo mailaren bat eremu euskaldunetik kanpo ikasi duen ikasle bat bada, euskaraz ez ikasteko aukera izango du eta berdin, eremu euskaldunean ohiko bizilekua ez dutela justifikatzen duten ikasleek.
Gune soziolinguistikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gune soziolinguistikoak, biztanleria euskaldunaren ehunekoaren arabera[3]:
1.a, euskaldunen ehunekoa % 20 baino gutxiago duten udalerriek osatua.
2.a, euskaldunen ehunekoa % 20 eta % 49 bitartean duten udalerriek osatua.
3.a, euskaldunen ehunekoa % 50 eta % 79 bitartean duten udalerriek osatua.
4.a, euskaldunen ehunekoa % 80 eta hortik goiti duten udalerriek osatua.
Udalerria (izen ofiziala) |
Kodea | Guneak sortzeko erreferentzia balioa (%) |
Gune soziolinguistikoa |
---|---|---|---|
Abaurregaina / Abaurrea Alta | 003 | 50,8 | 3 |
Abaurrepea / Abaurrea Baja | 004 | 33,5 | 2 |
Altsasu / Alsasua | 010 | 26,9 | 2 |
Anue | 017 | 32,6 | 2 |
Araitz | 020 | 88,4 | 4 |
Arakil | 025 | 23,3 | 2 |
Arano | 024 | 81,5 | 4 |
Arantza | 022 | 96,2 | 4 |
Arbizu | 027 | 78,4 | 3 |
Areso | 031 | 91,9 | 4 |
Aria | 033 | 40,3 | 2 |
Aribe | 034 | 24,3 | 2 |
Arruazu | 037 | 62,3 | 3 |
Atetz / Atez | 040 | 29,7 | 2 |
Auritz / Burguete | 058 | 30,4 | 2 |
Bakaiku | 044 | 49,5 | 2 |
Basaburua | 049 | 67,2 | 3 |
Baztan | 050 | 74,9 | 3 |
Beintza-Labaien | 137 | 90,0 | 4 |
Bera | 250 | 62,6 | 3 |
Bertizarana | 054 | 72,6 | 3 |
Betelu | 055 | 81,1 | 4 |
Donamaria | 081 | 90,0 | 4 |
Doneztebe / Santesteban | 221 | 67,5 | 3 |
Elgorriaga | 087 | 81,9 | 4 |
Eratsun | 090 | 92,8 | 4 |
Ergoiena | 091 | 87,9 | 4 |
Erro | 092 | 21,3 | 2 |
Esteribar | 098 | 14,6 | 1 |
Etxalar | 082 | 75,2 | 3 |
Etxarri Aranatz | 084 | 72,4 | 3 |
Ezkurra | 102 | 87,6 | 4 |
Garaioa | 112 | 16,6 | 1 |
Garralda | 115 | 29,2 | 2 |
Goizueta | 117 | 92,1 | 4 |
Hiriberri / Villanueva de Aezkoa | 256 | 35,7 | 2 |
Igantzi | 259 | 90,9 | 4 |
Imotz | 126 | 53,2 | 3 |
Irañeta | 127 | 39,8 | 2 |
Irurtzun | 904 | 27,1 | 2 |
Ituren | 129 | 89,5 | 4 |
Iturmendi | 130 | 30,9 | 2 |
Lakuntza | 138 | 65,3 | 3 |
Lantz | 140 | 18,7 | 1 |
Larraun | 144 | 85,4 | 4 |
Leitza | 149 | 83,2 | 4 |
Lekunberri | 908 | 56,5 | 3 |
Lesaka | 153 | 78,0 | 3 |
Luzaide / Valcarlos | 248 | 67,2 | 3 |
Oiz | 187 | 80,5 | 4 |
Olazti / Olazagutía | 189 | 23,3 | 2 |
Orbaizeta | 195 | 33,9 | 2 |
Orbara | 196 | 14,6 | 1 |
Orreaga / Roncesvalles | 211 | 15,7 | 1 |
Saldias | 213 | 88,6 | 4 |
Sunbilla | 226 | 89,0 | 4 |
Uharte Arakil | 123 | 26,1 | 2 |
Ultzama | 236 | 47,6 | 2 |
Urdazubi / Urdax | 239 | 80,2 | 4 |
Urdiain | 240 | 79,9 | 3 |
Urroz | 244 | 96,2 | 4 |
Ziordia | 073 | 20,4 | 2 |
Zubieta | 263 | 95,2 | 4 |
Zugarramurdi | 264 | 92,1 | 4 |
2018ko azterketa soziolinguistikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2018ko datuen arabera Nafarroa Garaiko herritarren % 14,1ek euskaraz bazekien, % 8 euskaldun hartzailea zen eta % 77,9k ez zekien euskaraz. Zazpi urte lehenagoko zifrekin konparatuz, euskaraz ez zekitenen kopuruak gora egin zuen.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Aldasoro Lecea, Eduardo. [http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/riev/46/4605930624.pdf «La evolución de la enseñanza en euskera en Navarra: una perspectiva pedagógica»] (PDF) Euskomedia (Noiz kontsultatua: 2019-11-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2017-06-22). «44 localidades navarras ganan derechos para el euskara al pasar a la ‘zona mixta’» naiz: (Noiz kontsultatua: 2019-11-15).
- ↑ Nafarroako datu soziolinguistikoak 2020ko ekaina, Iruña, Argitaratzailea: Nafarroako Gobernua et Euskarabidea – Euskararen Nafar Institutua, Euskararen Sustapenaren eta Plangintzaren Zerbitzua. Legezko gordailua: LG NA 940-2020
- ↑ a b c Nafarroako Gobernua. (2018). Azterketa soziolinguistikoa. Nafarroako Gobernua, 7 or. ISBN LG NA 940-2020..