Neferhotep I.a
Neferhotep I.a | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | K.a. XVIII. mendea | ||
Herrialdea | Antzinako Egipto | ||
Heriotza | K.a. 1730 ( urte) | ||
Familia | |||
Aita | Haankhef | ||
Ezkontidea(k) | Senebsen (en) | ||
Leinua | Egiptoko XIII. dinastia | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | estatu-politikaria |
Khasekhemra Neferhotep edo Neferhotep I.a, Egiptoko XIII. dinastiako faraoi bat izan zen, K.a. 1705etik K.a. 1694 arte gobernatu zuena, Kraussen arabera.
Errege hau, Turineko Errege Kanonean Khasekhemra Neferhotep bezala agertzen da, VI.25 erregistroan, hamaika urte eta hilabete bateko erregealdiarekin.
Neferkara edo Sebekhotep IV.aren anaia nagusia zen, eta erregealdi nahiko luze bat izan zuen, dinastia bereko beste faraoi batzuk izan zutenarekin alderatuta, hamaika urte ingurukoa.
Bere tronu izenak, Khasekhemrak "Boteretsua da Raren itxura" esan nahi du.
Bere garaiko testigutzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere erregealdiko zantzuak aurkitu dira Sehel uhartean (bere izena, harkaitzetan grabatua dago zazpi aldiz), Abidoseko bi hilarritan (bere erregealdiko bigarren eta laugarren urtekoak), eta Bibloseko beste batean. Faraoi honen hirurogei eskarabeo inguru eta, gutxienez, bi zigilu zilindriko daude. Elefantinan aurkitutako estatua bat eta Karnaken aurkitutako beste bi ere kontserbatzen dira.
Aurrekoa Sebekhotep III.a |
Egiptoko faraoia Egiptoko XIII. dinastia |
Ondorengoa Sahathor |