Edukira joan

Sassari

Koordenatuak: 40°43′36″N 8°33′33″E / 40.7267°N 8.5592°E / 40.7267; 8.5592
Wikipedia, Entziklopedia askea
Sassari
Sassari
Italiako udalerria
Administrazioa
Herrialdea Italia
Eskualdea Sardinia
Uharte Sardinia
ProbintziaSassariko probintzia
AlkateaNicola Sanna (en) Itzuli
Izen ofizialaSassari
Tàtari
Sàssari
Jatorrizko izenaSassari
Posta kodea07100 eta 07040
ISTAT kodea090064
Geografia
Koordenatuak40°43′36″N 8°33′33″E / 40.7267°N 8.5592°E / 40.7267; 8.5592
Map
Azalera547,04 km²
Altuera225 m
MugakideakL'Alguer, Muros, Olmedo, Osilo, Ossi, Porto Torres, Sorso, Stintino, Tissi, Sennori, Uri eta Usini
Demografia
Biztanleria121.021 (2023ko urtarrilaren 1a)
4.380 (2018)
Dentsitatea221 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia079
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakTimișoara, Viterbo, Gorizia eta Nola
Katastro kodeaI452
Sailkapen sismikoa4 (Oso txikia)
MatrikulaSS
Hizkuntza ofizialaitaliera
comune.sassari.it

Sassari (sassarieraz eta italieraz: Sassari; sardinieraz: Tàttari edo Thàthari) Sassariko (Sardinia, Italia) udalerria da, izen bereko probintziako hiriburua.

Sassarik honako udalerri hauekin egiten du muga:

L'Alguer
Muros
Olmedo
Osilo
Ossi
Porto Torres
Sorso
Stintino
Tissi
Sennori
Uri
Usini

Nekazaritzako merkataritza-gunea da, eta lurpeko aberastasunen ustiapena (zink- eta berun-hobiak) eta nekazaritza-gaien inguruan sorturiko industria (janari-industria) dira ekonomia-jarduera nagusiak. Petrolio-findegiak daude hiritik hurbil.

Thatari izena zuen Erdi Aroan, eta Pisako hiriaren mende zegoen XI. mendean. XII-XIII. mendeetan hiria laster hazi zen, eta udal foruez gobernatzeko baimena jaso zuen. 1284-1323 urteetan genoarren esku egon zen, Aragoiko Jaime II.ak konkistatu zuen arte, hain zuzen. 1718. urtean Savoiako etxearen mende zen, Sardinia guztia bezala. Kalte handiak izan zituen Bigarren Mundu Gerran.

Monumentuei dagokienez, aipagarriak dira aurrealde barrokoko katedrala, Santa Maria di Betlem eta Santa Donata eliza erromanikoak eta Sanna arkeologia-museo nazionala.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]