Edukira joan

Skellig uharteak

Koordenatuak: 51°46′15.77″N 10°32′26.26″W / 51.7710472°N 10.5406278°W / 51.7710472; -10.5406278
Wikipedia, Entziklopedia askea
Skellig uharteak

Skellig uharteen irudi orokorra.
Bertako izenaSkellig Islands
Na Scealaga
Geografia
KokapenaIrlandako hego-mendebaldeko kostaldea.
Iveragh penintsularen hego-mendebaldeko Bolus Head lurmuturretik 13 kilometrotara.
UhartediaSkellig uharteak
Uharteak denera2
Uharte nagusiakSkellig Michael eta Little Skellig
Politika
Herrialdea Munster
Kerryko konderria
Irlandako Errepublika Irlandako Errepublika
Gizartea
BiztanleriaEz da inor bizi.
Talde etnikoakEz da inor bizi.

Skellig uharteak (irlanderaz Na Scealaga, ingelesez Skellig Islands, antzina The Skellocks ere deituak) Irlandako hego-mendebaldean dagoen Kerryko konderria kokaturik dauden uharte batzuk dira. Denera bi uharte dira, Skellig Michael eta Little Skellig, Iveragh penintsularen hego-mendebaldeko Bolus Head lurmuturretik 13 kilometrotara daudelarik. Uhartedia lanperna-musu eta zanga ugariren bizilekua izateagatik ospetsua da, bai eta antzinako monasterio baten hondakinak egoteagatik ere, azken hauek UNESCO erakundeak Gizateriaren Ondare izendatu zituelarik.

  • Skellig Michael (irlanderaz Sceilig Mhichíl): Bi uharteetan handiena da, itsas mailatik 230 metroko gehienezko garaierara iristen delarik. Gailurretik hurbil, amildegian erdi zintziliatua VI. mendeko monasterio kristau baten hondakinak daude, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatuak.
  • Little Skellig (irlanderaz Sceilig Bheag): Bi uharteetan txikiena da. Turistei itxia dago, bertan mundu osoko zanga komunitate handiena baitago, denera 30.000 bikote osatzen dutelarik. Little Skellig uhartea gutxi gorabehera Great Skellig uhartetik 1,5 kilometrotara dago.

Bi uharteak itsas hegazti ugariren bizileku izateagatik ezagunak dira, berez Irlanda osoan hainbat espeziei dagokionez barietate eta ugaritasun handiena duen kokalekua ere bada. Bertan bizi diren hegazti moten artean honako hauek daude: Ekaitz-txori txikia, zanga, fulmar, gabai-arrunta, antxeta hankabeltza, martin arrunta, pottorro arrunta eta lanperna-musua (azken honetatik Great Skellig uhartean 4.000 ale daudelarik). Jada kopuru txikiagoan belatxinga mokohoria eta belatz-handia ere topa litezke.

Hegaztietatik at, Skellig uharteak itsas fauna garrantzitsu baten bizilekua ere badira: bertan foka grisak, marrazoi erraldoiak, bale hegal-zuriak, izurdeak eta laut dortokak topa litezke. Uharte hauetan urpekaritzan jarduteko ur egokiak ere badaude.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
51°46′15.77″N 10°32′26.26″W / 51.7710472°N 10.5406278°W / 51.7710472; -10.5406278

{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page