Sluis
Sluis | |||
---|---|---|---|
Herbehereetako udalerria | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Herbehereetako Erresuma | ||
Herrialdea | Herbehereak | ||
Probintzia | Zeelanda | ||
Alkatea | Annemiek Jetten (en) | ||
Posta kodea | 4500–4519 eta 4524–4529 | ||
Herriburua | Sluis | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 51°21′N 3°30′E / 51.35°N 3.5°E | ||
Azalera | 307,01 km² | ||
Altuera | 2 m | ||
Mugakideak | Vlissingen, Terneuzen, Damme, Borsele, Assenede eta Sint-Laureins | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 23.243 (2023ko urtarrilaren 1a) 77 (2021) | ||
Dentsitatea | 76 bizt/km² | ||
Etxebizitzak | 11.267 | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 2003ko urtarrilaren 1a | ||
Telefono aurrizkia | 0117 | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 | ||
gemeentesluis.nl |
Sluis (ⓘ) Herbehereetako Zeelanda probintziako herria da. 2010eko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 24.093 biztanle zituen. 2003an sortu zen Oostburg eta Sluis-Aardenburg herriak bat egin zutenean.
Inguru naturala eta kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sluis Herbehereetako hego-mendebaldeko muturrean dagoen herria da, iparraldean Westerschelde ibaiarekin egiten du muga, ekialdean Terneuzenekin, hegoaldean Belgikarekin eta mendebaldean Ipar itsasoarekin. Udalerri gehiena itsasoaren mailaren azpitik dago eta iparraldean dike bat dago.
Herriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Honako herriek osatzen dute Sluis:
|
|
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Breskens herrian Zeelanda hondartzarik bisitatuenak daude, eta hauen inguruan hainbat hotel eta kanpaleku eraiki dira azken urteetan.
Garraiobideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2003an Vlissingen eta Breskens herriak itsasoz elkartzen dituen Veolia enpresa frantziarraren ferry zerbitzua martxan jarri zen. Uda garaian ferryak zerbitzu gehiago eskaintzen ditu inguruetara etortzen diren milaka turistengatik.
Veoliak aldi berean Brujasera eta Biervlietera doazen autobus lineak kudeatzen ditu.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Nederlanderaz) Sluisko udalaren webgunea.
Artikulu hau Herbehereetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |