Stoner Rock
Stoner rock eta stoner metal rock eta metal-aren subgeneroak dira, non psikodelia, doom metal baita 70eko hamarkadako rockaren eraginak batzen diren genero gogorra sortuz. Stonerra 90eko hamarkadan hasi zen Kalifornia aldean, Kyuss eta Sleep taldeen eskutik.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Stoner, ingelesez, cannabis erretzaileen sinonimo bezala hartzen da. Horregatik, izen honekin aipatzen da droga psikoaktibo honek izan zuen garrantzia bai stonerraren sorreran, baita taldeen nortasunean ere.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jimi Hendrix, Blue Cheer, Cream, eta batez ere Black Sabbath izan ziren influentzia handienak stonerraren sorreran, haien eragin bereizgarriena gogortasuna izanda. Tenpo motelak, afinazio grabeak baita produkzio retro-ak nahasten dira estilo honetan era bateko soinua indartzeko.
Batzuetan ere soinuaren aldetik Grunge estiloarekin alderatzen da, biak garai berean sortu zirelako. Hala ere, Soundgarden, Mudhoney edota Alice In Chains taldeek soinuaren ikuspuntutik antzekotasun asko badituzten ere, generoaren nortasunaren barnean bereizgarri asko badira.
Halaber, aipatzekoa da estiloaren talde sortzaileengan Desert Rock-ak eta Kaliforniako basamortuak izan zuen eragina, erritmo perkusibo eta psikodelia inguru desertikoen izaerarekin ordeztuz.
Eraginak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Genero horretako talderik nabarmenena Kyuss izan zela esan dezakegu bere garrantziagatik, baina batez ere bere banaketaz geroztik sortu ziren taldeengatik: Hermano, Unida, Fu Manchu, Brant Bjork and the Bros, Queens of the Stone Age, Them Crooked Vultures eta Eagles of Death Metal.
Esan dezakegu talde asko badaudela gaur egun Stonerraren eragina jasan izan dituztenak: Electric Wizard, Kylesa, The Sword,...