Paul-Émile Janson
Paul-Émile Janson (Brusela, 1872ko maiatzaren 30a - Buchenwald, 1944ko martxoaren 3a) belgikar politikaria izan zen. Belgikako lehen ministroa izan zen 1937tik 1938ra.
Bruselako Unibertsitate Librean ikasi zuen, eta han ere irakasle izan zen, eta abokatu gisa lan egin zuen.
Alderdi Liberaleko kide izan zen eta 1912an aukeratu zuten lehen aldiz parlamentuko kide. Gerra-ministro, justizia-ministro eta karterarik gabeko ministro izan zen. Belgikako lehen ministro izan zen 1937ko azarotik 1938ko maiatzera arte. Geroago, Kanpo Arazoetako ministro izan zen Hubert Pierlot lehen ministroaren gobernuan.
Frantzian atxilotu zuten alemaniarrek 1943an, eta Buchenwald kontzentrazio-esparrura eraman zuten. Han hil zen 1944an. Paul-Henri Spaaken osaba izan zen.