Petra
- Artikulu hau Jordaniako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Petra (argipena)».
Petra1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Altxorra, Petrako eraikinik ezagunena | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | i, iii, iv |
Erreferentzia | 326 |
Kokalekua | Jordania |
Eskualdea2 | Herrialde Arabiarrak |
Koordenatuak | 30°19′43″N 35°26′31″E / 30.32861°N 35.44194°E |
Izen ematea | 1985 (IX. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Petra[1][2] (arabieraz: البتراء, Al-Batrāʾ; antzinako grezieraz: Πέτρα) Jordaniako enklabe arkeologiko garrantzitsu bat da, baita antzinako erresuma nabateoaren hiriburua ere. Petra izenak, grezieraz, harria esan nahi du.
Petra Aravah haranaren ekialdean dago, Itsaso Hiletik Akabako golkoraino hedatzen den haran estu batean. Petra, inongo zalantzarik gabe, haraneko arrokan bertan zizelkaturiko eraikinengatik da ezaguna, bereziki Khazneh (Altxorra) eta Deir (Monasterioa) izenez ezagutzen diren eraikinengatik.
Antzinatean, K.a. VII. mende amaieran sortu zuten edomitek, eta K.a. VI. mendean nabateoak nagusitu ziren hiri honetaz, bai eta aberastasunera eraman ere, intsentsua, espeziak eta luxuzko beste gai batzuk Egipto, Siria eta Arabiatik Mediterraneo hegoaldera eramaten zituzten karabanen ibilbidean kokatuta zegoelako.
VIII. mende inguruan, bertako biztanleek hiria utzi behar izan zuten, merkataritza ibilbideak aldatu zirelako eta hiriak jasandako zenbait lurrikararen eraginez. Aro modernoan ahaztuta geratu zen, eta, mendebaldeko munduarentzat, Johann Ludwig Burckhardt esploratzaile suitzarrak berraurkitu zuen 1812an.
Petran euren fatxadak zuzenean arrokan zizelkatuak dituzten eraikinen multzo monumentala UNESCOren Gizateriaren Ondare zerrendan dago 1985azgero. Hiri ingurua, bestalde, Parke nazional arkeologiko bat da 1993tik.
2007ko uztailaren 7tik, Munduko Zazpi Mirari Berrietako bat da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Petra Akabako golkoaren eta Itsaso Hilaren arteko erdibidean dago, 800 eta 1396 metro arteko garaieran, Edom eskualde menditsuko haran batean, Araba haranaren ekialdean. Gaur egun, Petra, Jordaniako hiriburu den Ammanetik 200 kilometro hegoaldera dago, gutxi gora-behera, autoan, 3 ordutara.
Petraren kokapenak, harkaitz malkartsu eta maldatsuen artean ezkutatua, ur hornikuntza ziur bat du, hiri oparo bat garatzeko toki egokia bihurtzen duena. Petrara, ipar-mendebaldeko mendi bidezidor baten bidez edo ekialdean dagoen 1,5 kilometro inguruko luzera eta 200 metro garai den arroila baten bidez, Sîk delakoaren bidez bakarrik hel daiteke, azken hau, sarrera nagusia, tokirik estuenean, bi metroko zabalera baino ez duena.
Ura egoteak eta bere kokapenak ematen zion segurtasunaren ondorioz, Petra, Egipto, Siria eta Arabia Mediterraneo itsasoaren hegoaldearekin lotzen zituzten zenbait karabana ibilbideren elkarguneko geltoki bihurtu zen, batez ere luxuzko produktuz betetako karabanak (espeziak eta zeta Indiatik, bolia Afrikatik, perlak Itsaso Gorritik, eta intsentsua Arabia hegoaldetik). Boswellia edo "intsentsuaren zuhaitza"ren erretxina, antzinateko mundu osoan gutiziatua zen, bereziki baliotsua zen ofrenda erlijioso bezala, baita botika bezala ere.
Karabanek eragindako merkataritza aktibitateak eta jasotako tasek, nabatearrentzako mozkin garrantzitsuak sortzen zituzten. Emaitza bezala, hiriak, K.a. V. mendetik III. menderarte azoka garrantzitsu bat izan zuen.
Hiriaren plano xehea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
|
Geologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Petra, amildegi harritsuen artean dagoen hiri troglodita bat da. Harkaitzak eta harriak alde guztietatik ikusten dira. Tokia, hareharriz osatua dago, harea aleen diagenesi edo zementazio eta eranstetik abiatuta eratutako harkaitz detritikoa. Beraz, harkaitz koherente eta gogor bat da.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gizateriaren Ondarea Jordanian | ||
---|---|---|
Al-Maghtas • Petra • Qasr Amra • Umm ar-Rasas • Wadi Rum |