Edukira joan

Plinio Zaharra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Plinio» orritik birbideratua)
Plinio Zaharra

praefectus classis Misenensis (mul) Itzuli

79 - 79
Procurator (en) Itzuli

70 - 72
Bizitza
JaiotzaNovum Comum (en) Itzuli, 20(e)ko hamarkada
Herrialdea Antzinako Erroma
Lehen hizkuntzalatina
HeriotzaEstabia, 79 (49/59 urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza: Sumendi-erupzioa
Familia
AitaGaius Plinius Celer
AmaMarcella
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
antzinako greziera
Irakaslea(k)Apion
Antonius Castor (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakidazlea, historialaria, naturalista, militarra, poeta, filosofoa, arte-historialaria, funtzionarioa eta buruzagi militarra
Lantokia(k)Antzinako Erroma
Lan nabarmenak

Discogs: 6111488 Edit the value on Wikidata

Plinio Zaharra, egiazko izena Caius Plinius Secundus edo Gaius Plinius Secundus (Comum, gaur egungo Italia, 23Estabia, Ponpeiatik gertu, 79ko abuztuaren 25a), erromatar idazle, naturalista, historialari eta militarra izan zen.

Erroman ikasi eta gero eta hogeita hiru urte zuela, Germaniara joan zen bere guda karrera hasteko, hurrengo hamabi urteetan iraungo zuena. 57 urtean Erromara itzuli baino lehen, zalditeriaren komandantea zen. Erroman ikasteari ekin zion. 69 urteaz geroztik, Vespasiano enperadorearentzat zenbait kargu eduki zituen Germania eta Hispanian.

79 urteko abuztuaren 24an, Vesuvio mendiak Ponpeia suntsitu zuen erupzioa izan zenean, gertuko Misenon zegoen. Erupzioa gertutik ikusi nahi zuelako eta Napoliko golkoan arriskuan zeuden bere lagunak laguntzeko asmotan, galerak Estabiara bidali zituen. Han hil zen, nonbait itota, 56 urte zituela.

Behatzaile zorrotza, Plinio Zaharrak zalditeriari buruzko tratatuak, Erromaren historia bat eta baita zenbait kronika historiko idatzi zituen.

Tamalez, ia bere lan guztiak galdu dira bat izan ezik: bere Historia Naturala (latinez: Naturalis Historia). Lan honetan irakurritako 2.000 libururen laburpena egiten du 37 liburutan. Historia Naturalean antzinako jakintza zientifikoa biltzen du, botanika, zoologia, mineralogia, medikuntza eta etnografia arloetan.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]