Edukira joan

Quadrivium

Wikipedia, Entziklopedia askea

Quadrivium (latinezko quadri, laukoitza; eta via, bidea) Pizkunde garaian trivium ondoren irakasten zituzten lau zientziak dira.

Pitagoratarren sektatik dator, zeinaren burua Pitagoras zen. Pitagoratarrek garrantzi handia ematen zioten hezkuntzari, nor bere buruaren jabetasuna eta neurritasuna lortzea helburua zuena, unibertsoaren ordena eta armonia imitatuz. Irakasten zituzten lau zientziek (aritmetika, astronomia, geometria eta musika) Erdi Aroko hezkuntzaren oinarriak (quadrivium-a) osatzen zuten. Arkitasek (K.a. 428 - K.a. 347) atxikitzen zuen astronomiak, geometriak, aritmetikak eta musikak osatzen zutela matematika.

Erdi Aroan, zazpi arte liberaletatik izaera matematikoko lau: aritmetika, astronomia, geometria eta musika, trivium-a jarraituz ikasten zituzten , irakaskizun eskolastiken barruan.

Aritmetika zenbaki hutsaren ikasketa zen, Geometria espazio hutsaren ikasketa, Musika mugimenduzko zenbakiaren ikasketa eta Astronomia mugimenduzko espazioaren ikasketa.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]