Edukira joan

Rakel Mateo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rakel Mateo

Bizitza
JaiotzaMungia1975eko ekainaren 13a (49 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jardueraktriatleta

Rakel Mateo Uriarte (Mungia, Bizkaia, 1975eko ekainaren 13a bizkaitar triatleta paralinpikoa da, urritasun fisikoko PT2 mailan aritzen dena.[1] Mateo Uriatek paralisia izan zuen ezker hankan 2001ean istripua izan eta gero.[2]

Nazioarteko txapelketetan dominak irabazitakoa da, estreinakoz 2016ko Udako Paralinpiar Jokoetan parte hartu zuen.[3] Taldearen Zuzendaritza Teknikoko espedizio-buru Angel Aguado eta Zuzendaritza Teknikoaren laguntzaile-lanetan jardun zuen Joaquín Carrasco aldean izan zituen.[4]

Hiru aldiz izan da Espainiako paratriatloi-txapeldun eta bi aldiz izan da Europako domina-irabazle.[5][6] Paralinpiar Jokoetan parte hartu du: 2016an Rio de Janeiron, 2020an (hurrengo urtera atzeratuta pandemia zela eta) Tokion eta 2024an Parisen.[7]

Maitane Azurmendiren ilustrazioa

Anorexia —12 eta 22 urte bitartean— gainditzea, lortu eta gutxira 100 kilo erori zitzaizkion ezkerreko hankan, lan egiten zuen supermerkatuan maneiatzen ari zen zama. Ondorioak lesio neuropatiko batzuk izan ziren, hanka tolestea eta behatzak oinetatik altxatzea eragozten ziotenak. Hortik aurrera, egunero minarekin bizitzen ikasi behar izan zuen.[8]

Pastilla mordoa hartzen jardun zuen urtetan. Urteak aurrera egin ahala, gero eta gehiago huts egiten zion hankak, eta bat-batean erori ere egiten zen, kontrolatu ezinik. Izan ere, Australiako Munduko Txapelketan arrastaka iritsi zen helmugara. "Iritsi zen une bat non lehenik nire bizi kalitatea dzen, eta gero kirola", hausnartu zuen.[8]

Maitane Azurmendiren ilustrazioa

Otsailean, Tokioko 2020ko Paralinpiar Jokoetarako atzerako kontaketa betean (abuztuaren 24tik irailaren 5era) —bere ibilbideko bigarrenak Rio 2016koen ondoren—, medikuek hanka moztu eta gero protesi batekin ibiltzeko aukera planteatu zioen eta medikazioa baztertzeko modua zen. Ebakuntza, protesia eta berriz ikasi behar izan zuen ibiltzen, baita igeri egiten, bizikletan ibiltzen eta korrika egiten triatloian jarraitzeko.[8] Tokion Udako Paralinpiar Jokoetan parte hartu zuen.[9] Munduko belauneko protesi enpresarik onena Mateorekin harremanetan jarri zen[10] eta 49 urterekin Pariseko Udako Paralinpiar Jokoetan parte hartu eta 10. postua lortu zuen.[11]

Nazioarteko palmaresa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Joko Paralinpikoak
Urtea Lekua Domina Proba
2016 Rio de Janeiro  Brasil Triatloia
2020 Tokio  Japonia diploma[9] Triatloia
2024 Paris  Frantzia 10.a Triatloia

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]