Edukira joan

Tarraga

Koordenatuak: 42°21′N 1°07′W / 42.35°N 1.12°W / 42.35; -1.12
Wikipedia, Entziklopedia askea
Tarraga
Datuak
Koordenatuak42°21′N 1°07′W / 42.35°N 1.12°W / 42.35; -1.12
Map
Historia
KulturaBaskoiak, erromatarrak

Tarraga edo Tarraca egungo Sádaba eta Uncastillo artean eratutako erromatar hiria izan zen, Segia eta Cararen artean zegoena. Hiria antzinako baskoi herrixka batean sortu zuten[1],.

Plinio Zaharrak (Nat. Hist. III, 24), Komentu zesaraugustoarrean barruan kokatzen du, hiri federatu gisa Tarraga edo Tarraca (tarracenses/tarragenses) izenekin (izenak eskuizkribuen kopien araberakoa da)[2]. Klaudio Ptolomeoren arabera Caesaragustatik Pompaelorako bidean zegoen Tarraga hiri baskoia (II 6, 66)[3]. Azken bide hori, ordea, ez da agertzen Antoninoren ibilbidean[4]. Ravenatean, Caesaraugusta eta Iturissa arteko guneak aipatzen ditu, eta bertan, Teracha aipatzen du eta, zalantzak egon daitezkeen ere, badirudi Tarraga bera dela, garaiko fonetika arauei egokitua[5]. Iturri berari esker, Tarraga baskoien lurraldearen ekialdean egon behar zuela ondorioztatzen da.

Testu iturrietatik deduzitzen denagatik eta aztarna arkeologiko monumentalak aurkitu direlako,egungo Los Bañales aztarnategiarekin identifikatu dute ikerlariek[6] hiria, baina etorkizuneko indusketetan inskripzio publikoren bat agertzeak ebatziko du gai hori.

Civitate foederata estatus juridikoa lortu zuten erromatarrengandik, haiekin egindako akordio edo emandako laguntza baten ondorioz, antza[7].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Schulten, Adolf. (1927). «Las referencias sobre los Vascones hasta el año 810 después de J.C.» Eusko ikaskuntzen nazioarteko aldizkaria (RIEV) (Eusko Ikaskuntza) 182: 225-240. ISSN 0212-7016..
  2. Canto, Alicia Maria. «Vascones: Tarraga/Teracha = ¿Layana-Sádaba?» www.tierravascona.info (Noiz kontsultatua: 2023-07-13).
  3. Ramírez Sádaba, José Luís. (2006). «Las ciudades vasconas según las fuentes literarias y su evolución en la Tardoantigüedad» Antig. crist. in: Espacio y tiempo en la percepción de la Antigüedad Tardía. (Murtzia) XXIII: 185-199..
  4. Roldán, J.M. (1975). Itineraria hispana. Fuentes antiguas para el estudio de las vías romanas en la Península Ibérica. Valladolid‐Granada. 127. or.
  5. Sayas Abengochea, Juan José; Pérex Agorreta, María Jesús. (1987). «La red viaria de época romana en Navarra» Príncipe de Viana. Anejo (7): 581–609. ISSN 1137-7054. (Noiz kontsultatua: 2023-07-13).
  6. (Gaztelaniaz) Canto, Alicia Maria. (1997). «La tierra del toro. Ensayo de identificación de ciudades vasconas» Archivo Español de Arqueología 70 (175-176): 31.  doi:https://doi.org/10.3989/aespa.1997.v70.256. ISSN 0066-6742. (Noiz kontsultatua: 2023-07-10).
  7. (Gaztelaniaz) Lanz Betelu, Jokin. (2020). Los Vascones Y Sus Vecinos (siglos II AC - VIII DC). Nafarroako Gobernua, 63 or. ISBN 9788423535590..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]