Terabyte
Byten multiploak | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
SI | IEC 60027-2 | |||||
Izena (Ikurra) |
SI Estandarra |
Erabilpena informatikan |
Izena (Ikurra) |
Balioa | ||
kilobyte (KB) | 103 | 210 | kibibyte (KiB) | 210 | ||
megabyte (MB) | 106 | 220 | mebibyte (MiB) | 220 | ||
gigabyte (GB) | 109 | 230 | gibibyte (GiB) | 230 | ||
terabyte (TB) | 1012 | 240 | tebibyte (TiB) | 240 | ||
petabyte (PB) | 1015 | 250 | pebibyte (PiB) | 250 | ||
exabyte (EB) | 1018 | 260 | exbibyte (EiB) | 260 | ||
zettabyte (ZB) | 1021 | 270 | zebibyte (ZiB) | 270 | ||
yottabyte (YB) | 1024 | 280 | yobibyte (YiB) | 280 |
Terabyte (SI-ren notaziotik eratorria tera-) konputagailuen biltegiratze ahalmenean bilioi (1012) byte adierazten duen informazio unitatea da. Bere laburdura TB da, baina ez da Terabit-ekin (Tb) nahastu behar.
Terminologia bikoitzaren arazoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun (2007), biak nahasten dira askotan. Esate baterako, 80 GBko disko gogor batek 80.000.000.000 byte ditu, baina sistema eragileak 74 GB dituela esango du, 1.024ko multiploak erabiltzen dituelako.
Kilobyte – kibibyte, mebibyte – megabyte, gigabyte – gibibyte eta gainerako unitateen bereizketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kilobyte-n definizioan eta erabileran aurrizki bitarraren ohiz kanpoko erabilerak, ondorengo erabilerak eragin ditu. Kilobyte-ren kasuan honen kopurua honako biak izan daitezke:
- 1.000 byte edo 103 telekomunikazio ingeniariek erabiltzen dute eta biltegiratze gailuen fabrikatzaile batzuk ere. SI erakundeak araututako aurrizkia da “giga”. Orduan laburdura egokia KB (kilobyte) da.
- 1.024 byte, hau da, 210. Kopuru hau informatikan erabiltzen da eta sistema eragile ia denetan ere. Neurri honek KiB (kibibyte) laburdura du anbiguotasuna saihesteko, IEC 60027-2-ren dokumentuan zehazten den bezala.
Modu berdinean egingo da gainerako unitateekin, esaterako gigabyte batek, erabiltzen den testuinguruaren arabera 1024 gibibyte (informatikan) edo 1000 gigabyte adierazten du.
Sistema internazionala (SI) eta byte terminoaren bilakaera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Informatikaren testuinguruan kilobyteren terminoa hasieratik erabiltzen zen 2 10 balioarekin, 1000-ra hurbiltzen delako. Konputagailuen hedatzearekin batera, sistema internazionalak definitutako aurrizkiaren erabilera desegokia ere zabaldu zen, informatika adituetatik erabiltzaile arruntetaraino. Hau dela eta kilobyte bat 1024 byterekin lotzen da nahiz eta 1000 byte da.
Aurrizki bitarra eta hamartarra bereizteko IEC estandarizazio erakundeak IEC 60027-2 dokumentuan zehazten den bezala kibi terminoa asmatu zuen, 1024-ren balioa duen neurria sortuz Kibibyte ( 1 KiB=1024 byte ). Baina bere erabilera ez da zabaldu oraindino.
Multzo berdineko unitateak:
MB eta Mb edo KB eta Kb...ez dira berdinak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mb-k megabit 1.000.000 bit adierazten du eta MB-k megabyte 1.000.000 byte edo informatikaren testuinguruan 1.048.576 (220) byte . Halaber, ez da nahastu behar Mb/s edo Megabit segundoko MB/s edo Megabyte segundoko-rekin ez eta multzoko gainerako unitateekin: Giga, tera eta abar. Orokorrean esanda, byte segundoko konputagailuaren barruko komunikazioetan gertatzen da, aldiz bit segundoko konputagailutik kanpoko komunikazioetan SI sistema metrikoa erabiliz.
Biltegiratze produktuen adibideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Disko gogor baten edukierak 100GB-tetakoa baldin bada 93GiB-tan bihurtzen da.
- 4,7 GB-tako DVD-5-arekin, 4,377 GiB-tan geratzen da.
- 8,5 GB-tako DVD-9-arekin, 7,92 GiB-tan geratzen da.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Informazio unitateak | ||
---|---|---|
byte (B) • kilobyte (kB) • megabyte (MB) • gigabyte (GB) • terabyte (TB) • petabyte (PB) • exabyte (EB) • zettabyte (ZB) • yottabyte (YB) |