Uitzi
Uitzi | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa |
Udalerria | Larraun |
Posta kodea | 31877 |
Herritarra | uitziar |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°02′22″N 1°55′01″W / 43.039444444444°N 1.9169444444444°W |
Garaiera | 706 m |
Uitzi Larraungo kontzejua da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 130 biztanle zituen. Udalerri osoko kontzejurik populatuena da, Aldatzekin batera.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar-ekialdean Leitza eta ipar-mendebaldean Eraso, hegoaldean Azpirotz eta Lekunberri, ekialdean Imotz eta mendebaldean Gorriti mugakide ditu.
Herrigunea bi zatitan banatua dago: elizaren ingurukoa eta herriaren behealdean eta errepideaz bestaldera dagoena.
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arkitektura aldetik, etxe handiak dira, elkarrengandik bananduak, eta eliza bezalaxe, XVIII. mende ingurukoak gehientsuenak. Horietako batzuk armarri barrokoak luzitzen dituzte. Bestenaz, badira ere XIX. mendeko beste batzuk ere, kubikoak eta lau isuriko tailatukoak izan ohi direnak eta jauregi itxura dutenak: Juanenea, Osanbelena, Martiperena eta Orixenea.[1]
-
Pilota plaza botarriarekin
-
Pilolalekua eta Orixenea eskuinaldean
-
Osanbelena etxea
Orixe idazlea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orixe euskal idazlea Orexan jaio bazen ere, Uitzin hazi zen. Euskal literaturaren Bigarren Pizkundeko idazle nabarmena izan zen, gerraurreko belaunaldiko kidea, Lauaxeta, Lizardi eta Loramendirekin batera.
Frédéric Mistral poeta proventzarraren Mireio olerkia itzuli zuen Orixek. Poema nazional horrek Proventzako kultur berpizkundeari hasiera eman zion. Geroago Euskaldunak poema-liburua sortu zuen Orixek, Euskal Herriko poema nazionala bihurtu zena.
XIX. mendean literaturak Europako zenbait herritan —Finlandian eta Proventzan, adibidez— berebiziko garrantzia izan zuen. Literatura tresna garrantzitsua zen delako herri edo nazioaren kontzientzia nazionala, linguistikoa eta kulturala pizteko. Poema nazionala lanabes ezinbestekotzat jotzen zuten herri minoritarioek aurrera egiteko eta haien kultura suspertzeko eta plazaratzeko. Horrela, kultura minorizatu ugari murgildu ziren munduaren aurrean nazio gisa aurkeztuko lituzkeen poema nazionalaren zereginean.[2]
-
Errekalde etxean hazi zen Orixe
-
Euskaldunak liburua
Demografia eta biztanleria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
168 | 156 | 149 | 136 | 140 | 139 | 132 | 130 |
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Larraun.com. Larraun - Uitzi. (Noiz kontsultatua: 2017-05-03).
- ↑ ALDEKOA, I. (2008): Euskal literaturaren historia, Donostia, Erein, 190.orr
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- (Gaztelaniaz)Uitzi udal webgunean
Larraungo kontzejuak | ||
---|---|---|
Kontzejuak: Albiasu • Aldatz • Alli • Arruitz • Astitz • Baraibar • Errazkin • Etxarri • Gorriti • Iribas • Madotz • Mugiro • Oderitz • Uitzi |