Edukira joan

Uztarri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Uztarria
Terreña arrazako idi parea uztarrian Gipuzkoako baserri batean joan den mendean
Idi pare uztartua.

Uztarria idi parea lepotik batzen dituen zurezko tresna da, gurdi ardatzari edo goldeari lotzen zaiona.

Aldi berean lanean ari diren bi idiri, uztarri batez lotuta, pare esaten zaie. Zabalduz, azken hitz hau, elkarrekin lan egiten duten beste animalia batzuei edo gauza bera egiten duten pertsona pare bati ere ematen zaio.

Uztarriaren bidez abereak zama eraginkorrago tira dezake, eta horrez gain bi abereren indarra elkar trabatu gabe konbinatzeko aukera eskaintzen du. Tokiko tradizioaren, erabilitako animalien eta egin beharreko lanaren arabera uztarri eredu ugari dira. Alta, oro har hiru uztarri mota bereizten dira, abereari atxikitzeko moduaren arabera:

  • Buruko uztarria: abereek kopeta eta adarrekin bultzatzen dute uztarria, batez ere.
  • Lepoko uztarria: aberearen lepoa inguratuz lotzen da. Abere pareak elkartzeko balio badu ere, abere bakarrak tiratzen dituen garraioetan ere erabiltzen da.
  • Soin gurutzeko uztarria: animaliak soin gurutzeaz egiten dio bultza uztarriari. Soin gurutze nabarmena duten animaliekin soilik erabil daiteke (zebuekin, adibidez).

Uztarria Fernando II.a Aragoikoaren ikurra izan zen, sarri, Elisabet I.a Gaztelakoaren ikur zen geziekin aurkeztua.

XX. mendean, uztarria eta gezien ikurra, Espainiako Falangeak hartu zuen beretzat.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]