Big band
Big band (euskaraz: «Talde handia») musikan elkarrekin jotzen duen jazz musikari talde handi bat da. Testuinguru horietan jazz orkestraren sinonimo gisa har daiteke. Txikienak hamabost musikari inguru dituzte baina 30 partaideekin osatutakoak ere izan dira.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasiera batean fenomeno estatubatuarra izan zen baina laster mundu osoan zabaldu zen. Big band taldeak 1920ko hamarkada amaieran agertu ziren, nahiz eta haien "urrezko aroa" 1935 eta 1950 arteko aldia izan. Hasieran talde txikiak sortu ziren, trompeta bat, tronboia, klarinetea, tuba edo baxua, banjo edo pianoa eta bateria, jotzen zuten. Tresna bakoitzak taldean zeregin berezia izaten zuen, eta melodia alde batera utzita, piezak maiz inprobisatuak ziren. Sekuentzializazio ikuspegi hau swing musika banda handietan sartu zen baina, talde txikien ordez, swing musika hiru edo lau trompetek, hiru edo lau trombonista, bost saxofonista izan ohi zituzten klarinetetan, pianoan, baxu-jole baten ordez, tuba-joleak, gitarra-joleak eta bateria jotzaileak. Horrela, talde txikietatik talde handietara pasa zen jazz musika hori.[2]
Big bandak jazzarekin lotzen dugu baina laster, moden arabera, beste generoetara ireki ziren: Blues, Swing, Bebop, Free Jazz, Cool Jazz eta mota askotako fusioak.[1] Bigarren Mundu Gerra aurreko mendebaldeko gizartea dantza mota berriak ezagutzeko prest zegoen eta orkestra hauen arrakasta itzela izan zen. Adibidez, 1935ean, Los Ángelesen Benny Goodmanek bere taldearekin izugarrizko arrakasta izan zuen.
Gaur egun ere badira horrelako taldeak, batzuk nostalgikoak baina baita ere berritzaileak eta garaikideak. Euskal Herrian ere badira horrelako taldeak, esaterako Gasteiz Big Band ezaguna.
Talde ospetsuenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Swing urteetako big band taldeak horrela sailkatzen dira:
- Swing bandak edo hot bandak: bakarlarien alderdi erritmikoa eta inprobisazioa azpimarratzen dute, hala nola Count Basie eta Duke Ellingtonenak
- Banda goxoak, aurrekoaren ezaugarri bereziak murrizten dituztenak. Ospetsuak izan ziren Benny Goodman, Glenn Miller, Freddy Martin eta Guy Lombardoren orkestrak.