Khagan
Khagan edo Qagan (mongolieraz: хаан, Khaan, edo ᠬᠠᠭᠠᠨ, Qaγan; txinera tradizionalez: 可汗; pinyinez: Kèhán; turkieraz: Kağan; persieraz: خاقان, Khāqān; beste transliterazio batzuk: Kagan, Khaghan, Kha-khan, Xagahn, Qaghan, Chagan, Қан, edo Kha'an) mongolierazko titulu bat da, enperadorearen parekoa, inperio bat edo khaganato bat zuzentzen duenari emateko. Titulua Ögedei Khanek hartu zuen lehen aldiz kaɣan titulu turkikotik. Emakumeentzat erabiltzen den titulu baliokidea Khatun da.
Itzulpen literala egiterakoan Khanen artean Khan gisa uler daiteke, "Erregeen Errege"ren baliokide. Gaur egungo mongolieraz khaan esan ohi da, erdiko 'g' soinua ia mututuz. Gaur egungo turkieraz ere Kağan hitzeko erdiko 'ğ' letra ez da ahozkatzeko. Mongolen Inperioaren zatiketaren ondoren Yuan dinastiako enperadoreek mantendu zuten Khagan titulua, eta euren ondorengoek Mongolian titulua izaten jarraitu zuten. Mendebaldean, askotan, "Khan Handia" izenarekin ezagunak izan dira.