La Verako piperrauts
La Verako piperrautsa Ocales, Jaranda, Jariza, Jeromin eta Bola barietateetako piper gorriak txikituz lortzen den Jatorrizko Izendapendun produktua da. Extremadurako Caceresko probintziako La Vera eskualdean landatu eta elaboratzen da. La Verako piperrautsa, piperren ke bidezko lehortze prozesuaren ondorioz keztaturiko zapore eta lurrina duen produktua da. Bere kolorea gorria da, apur bat dizdiratsua. Koloratze ahalmen handia du, Ocales barietatean Bolakoan baino handiagoa. Zaporea, lurrina eta kolorea egonkorrak dira bere elaborazioan erabiltzen den deshidratazio prozesu motela kontutan hartuta.
Tipologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zaporearen arabera, La Verako piperrautsaren hiru barietate bereizten dira:
- Gozoa: Bola eta Jaranda barietateekin egina
- Gazigozoa: Jaranda eta Jariza barietateekin egina
- Mina: Jeromín barietatearekin egina.
"Pimentón de la Vera" Babestutako Jatorrizko Izendapenaren Kontseilu Erregulatzaileak olio begetalaren gehikuntza, gehienez ere, produktu lehorraren masaren %8ko proportzioan onartzen du.
Gune geografikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]La Verako piperrautsa izen bereko eskualdean ekoizten da, Cuacos de Yuste, Jaraíz de la Vera, Aldeanueva de la Vera, Jarandilla de la Vera, Losar de la Vera eta Madrigal de la Vera udalerrietan. Jatorrizko Izendapenaren Kontseilu Erregulatzailearen egoitza jaraíz de la Veran dago.